Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 10a
aquí esta la fechaDuela mende erdi bat, Berriobeiti Zendea herri txikiz osaturiko multzoa zen, nekazaritzari eta abeltzaintzari emana, Iruñeko azokak hornitzeko: haragia, arrautzak, barazkiak eta premia handiko beste produktu batzuk. Hiritik horren hurbil dagoenez, esan daiteke Berriobeiti -Iruñerriko beste udalerri batzuk bezala- "hiriburuaren jakitokia" bezalakoa zela.
Aldiz, 60ko hamarkadatik aurrera, mendiz inguratutako bazter hauek gero eta gehiago eraldatu eta hirigune eta industrigune bilakatu ziren. Gaur egun, Berriobeitiko udalerrian badira guztira zortzi industrialde. Beraz, betidanik nekazaritzan aritutako Zendea honetan garrantzia handia hartu du ekonomia jarduerak. Industrialde horietan era askotako enpresak ari dira, 400 inguru, zehazki.