Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jarduerak

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroak 25) dela eta, Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Lehenengoa azaroaren 21ean, igandean, izango da, María de Maeztu Kultur Etxean (Artika). Bertan, TDiferentzia taldeak “Con fajas y a lo loco” (19:00) antzeztuko du. Sarrera doan, gonbidapena webgunearen bidez edo leihatilan jaso ondoren. Ondoren, bertaratutakoei aperitibo bat eskainiko zaie.

Azaroaren 25ean elkarretaratzeak izango dira arratsaldean Berriogoitin (18:00etan Kontzejuko plazan), Elkarte (18:30ean plazan), Artika (18:00etan Artikako plazan) y Larrageta (20:00etan frontoian, 15 minutuko konzentrazioa. Nafarroako Gobernuak onartutako adierazpena euskaraz eta gaztelaniaz irakurriko da.

Eta ostiralean, azaroak 26, María de Maeztu Kultur Etxean (Artika) Adriana Olmedoren bakarrizketa izango da, arratsaldeko 19: 00etan. Sarrera doan, webgunetik edo leihatilatik gonbidapena jaso ondoren. Ondoren, bertaratutakoei aperitibo bat eskainiko zaie.