Berriobeitiko Udala



  • “Euskara Berriobeitiko Zendean” LEHIAKETAREN IRABAZLEA

    2016 urtearen bukaeran lehiketatxo hau abiatu genuen eta hauxe izan da gure irabazlea: Josune Aznarez. Berdinketa egon da, beste lehiakide batek ere 7 erantzun asmatu dituelako eta, azkenean, saria banatzeko zozketa bat egin da Berriobeitiko idazkariaren aurrean. Interesekoa izanen duzuelakoan, hona hemen galderen erantzunak [Emaitzak]

  • ‘EUSKARA BERRIOBEITIKO ZENDEAN’ LEHIAKETA

    Iaz lehenengo aldiz antolatu zen lehiaketa hau eta hark izan zuen hedapena ikusirik, aurten berriz ere egitea erabaki dugu. Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historia soziolinguistikoarekin loturiko galderak egiten dira: etxeen izen zaharrak (oikonimoak), lekuen izenak (toponimia), gaztelaniaz oraindik ere erabiltzen diren euskal jatorrizko hitzak. Erantzun gehien asmatzen dituenak 100 euroko opari-txartel bat irabaziko irakurri gehiago

  • ARTIKA BERRIKO MAIATZEKO PLAZAKO AMAK KALEAREN ZIRKULAZIOAREN ANTOLAKETA

    Maiatzeko Plazako Amak kalean kalean dauden zirkulazio arazoak eta araudiaren ez betetzeak konpontzeko, irtenbide bat ematen saiatuko gara. Horretarako, aparkaleku zentraletan nolabaiteko topeak jarriko dira. Muga hauen helburua hau da: behar ez bezalako biraketak egitea oztopatzea. Izan ere, biraketa horiek, debekatuak egoteaz gain, arriskutsuak dira eta, behin baino gehiagotan gertatu den bezala, istripuak eta egoera irakurri gehiago

  • TXAKUR ETA PERTSONEN ARTEKO ELKARBIZITZA-GUNEA ARTIKAN

      Txakur eta pertsonen arteko udalerriko lehenengo elkarbizitza-gunea kokatuko da, Artikako kirol hiritik hurbilen dagoen tontorraren gailurrean. Gune berri honetan, txakurrak aske egon daitezke, baina, edozein kasutan ere, txakurren jabeek txakurrak kontrolpean izan beharko dituzte eta txakur bat izateak ekartzen dituen betebeharrak bete beharko dituzte, esaterako, euren kakak jasotzea. Halaber, gune honetatik kanpo, txakurrak loturik irakurri gehiago

  • HAUR PARKEEN MANTENAMENDUA

    Azken hilabete hauetan hainbat jarduketa egin dira udalerriko haur parkeetan. Lehenik, parkeen mantenamenduaren esleipena duen Maderplay enpresak, parke guztien azterketa egin zuen, beraien egoera ebaluatzeko eta kasuan kasu egin beharreko konponketen lehentasunak ezartzeko. Hortik aurrera, zabuen eta parkeen seguritateaz eta funtzionamendu egokiaz txostenean gomendatutako hainbat konponketa egin dira. Urgentziazko ekintza hauek egin ondoren, abenduaren zehar, irakurri gehiago

  • JOSTAILUEN ERAKUSKETA

    “Familia + Euskara” zikloaren bukaeran, erakusketa bat antolatu dugu, euskaraz jolasteko dauden jolas eta jostailuen aukera ezberdinak ezagut ditzazuen. Erakusketa hiru egunez izanen duzue Artikako Kultur Etxean, abenduaren 12an, 13an eta 14an (17:30-19:30 ordutegiarekin). Jostailuak ikusteko aukera egonen da eta monitore baten eskutik beharreko azalpenak jasotzeko.  

  • ETXEPARE SARIAREN ALBUM BERRIA

    Beste hainbat eragilerekin batera, Berriobeitiko Udala haurrendako albumak sortzeko Etxepare sariaren antolatzailea da. 2016ko edizioaren irabazleak Isaak Martínez eta Liébana Goñi izan dira, ‘Zerua Gris Dago’ lanarekin. Orain, liburua argitaratu da eta Artikako udal liburutegian eskura duzue.

  • BERRIOBEITIKO UDALETXEAREN INAUGURAZIOAREN BIDEOA

    Hona hemen, Berriobeitiko Udaletxearen inaugurazioaren bideoa, duela 25 urtekoa.

  • PARKE-ANIMAZIOA: Parke-lagun programaren aurkezpena

    ‘Parke-lagun’ programaren aurkezpen gisa, parke-animazioa ekimen bat izanen Zirko Loretsuarekin, datorren urriaren 20an, Artika Berriko plazan, arratsaldeko 17:30ean. Euria eginen balu, María Dominguez Gizarte Etxean eginen litzateke. Zer da ‘Parke-lagun’? Programa honen bidez euskara praktikatu nahi duten gurasoak parkean elkartzen dira haurrekin parkean dauden bitartean. Negu gorrian, parkean beharrean, ostegunetan Gizarte Etxean biltzen dira 17:30etik irakurri gehiago

  • MINTZAKIDE: Konturatzerako… euskaraz!!

    Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko. Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen) Bestetik, Artika Berrin, parkean biltzen diren irakurri gehiago