• Abenduaren 18an bukatuko da Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzeko epea

    Abenduaren 18an bukatuko da 2019ko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagiria ordaintzeko epea. Ordainagiri ez-helbideratuak, berriz, udalaren webaren bidez, 948 012 012 telefonora deituz edo La Caixa edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordaindu behar dira.

  • Abendua eta Gabonetako jai eta kultur jardueren agenda

    Kultur jarduera eta jai ekitaldiz beterik dator abendua eta Gabonetako agenda. Nafarroaren Eguneko kantu emanaldiarekin emango zaio hasera 20. urteurrena egingo duen Errege Magoen Kabalgatarekin bukatuko den egitarau oparoari.

  • Liburutegi publikoa azaroaren 15ean, ostiralarekin, itxita egongo da

    Liburutegi publikoa (María de Maeztu Kultur Extra, Attika) ostiralean, azaroak 15, itxita egongo da.

  • Hiri-kontribuzioaren ordainketa azaroaren 20an bukatuko da

    Landa- eta hiri-kontribuzioaren bigarren sehilekoa borondatez ordaintzeko epea azaroaren 20an bukatuko da. Helbideratugabeko ordainagiriak ordaintzeko moduak dira: udal web orrian, 948 012 012 telefonoaren bidez edo La Caixa edo Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan dagokion ordaingiria aurkeztuta.

  • (Castellano) Finaliza la ampliación del centro de educación infantil de Artica

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

  • Euskara ikasteko beken deialdi berria

    Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi berri bat onartu da, 2019ko uztailaren 1etik eta 2020ko ekainaren 30era bitartean egindako ikastaroei begira. Deialdi honek ekartzen duen berrikuntza nagusia hau da: eskaerak egiteko bi epealdiak izanen direla. Lehenengoa, 2019ko azaroaren 1etik 30era irekia izanen da. Epealdi honetan, batetik, uda partean egindako ikastaroen inguruko eskaera egin daitezke (jada bukaturik dauden
    irakurri gehiago

  • Ospatu Halloween Berriogoitin

    Hurrengo urriaren 31an mozorrotzera eta Halloween kalejiran parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. SARIA EDO ZIRIA ! Jaia 18:30ean hasiko da Berriogoitiko tren plazan dantza erakustaldiarekin. Ondoren “Saria edo ziria!” kalejira izango da eta 20:30ean Berriogoitiko Jauregian “Beldurrezko pasabidea” irekiko dute.

  • ‘Familia + Euskara’ zikloa

    Azken urte hauetan bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua. Ziklo honen lehenengo jarduera, guraso erdaldunei begirako tailer bat izan da: «Ikasi nola erabili euskara zure seme-alabekin, gutxi edo deus ez jakinda ere». Ondoren, urrian ere, euskarazko jolasen inguruko beste bi tailer antolatu dira, gurasoek –euskaldunak izan
    irakurri gehiago

  • Prebentzio tailerren zikloa

    Apunta zaitez  “Drogen inguruan mintzatzeko, izan ditzagun gauzak argi” gurasoentzako tailerrera azaroaren 6an 19:00etan Artigune IIIan (Artika). Deitu 948 30 31 29 telefonora edo bidali mezua deporteyjuventud@berrioplano.es. Izena emateko epea urriaren 31n bukatuko da. Kirola eta Gazteria Zerbitzuak antolatutako Prebentzio tailerren Zikloaren barruan kokatzen da tailerra.

  • ‘Parkelaguna’ programa, euskara praktikatzeko beharra duten gurasoentzat

    Euskaraz hitz egin nahi dutenei mintzatzeko aukerak ematen dizkien programa da Parkelagun, gurasoak eta 0-5 urte bitarteko haurrak elkartzen dituena. Parkelaguneko kideek gutxieneko maila bat behar dute hizketan aritu ahal izateko (B1etik aurrera), eta, jakina, euskaraz erraztasunez egiten duten helduek ere atea zabalik dute. Astean behin elkartzen dira, haurrak parkean edo jolasten duten bitartean, gurasoen
    irakurri gehiago