Berriobeitiko Udala



  • BERRIOBEITIKO EUSKALTZALEEN SAREA (BES): BATZAR OROKORRA ETA KANTU AFARIA

    BATZAR OROKORRA ‘Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea’ (BES) osatzeko lehenengo urratsak ematen ari da, zendeako eragile aktibo bat bihurtzeko bidean. Zer da sare hau? Gure Zendean Euskara eta euskal kultura sustatu nahi duen jendearekin osaturik taldea, euskaldunak izan ala ez. Sareko bazkidea izatea doanekoa da eta irekia da zendeako euskaltzale guztiei begira. Ostiral honetan (urriak 7) lehenengo irakurri gehiago

  • MARÍA DOMÍNGUEZ KALEKO ZATI BATEN PEATONALIZAZIOA

    Uztailaren 18ko astean ekingo diogu Maria Dominguez kaleko zati baten peatonalizazioari. Honen xedea Artika Berriko aisialdi-eremuaren erdigunea hobetzea da, Maria Dominguez kaleak zeharkatzen duen plazaren bi aldeak lotuz. Horretarako beharrezkoa da ibilgailuen trafikoak eragindako oztopoa gainditzea, helduek eta bereziki haurrek ezustekorik eta istripu- arriskurik gabe gozatzeko toki zabalagoa izan dezaten. Gure iritziz, neurri honekin bizi-kalitatea irakurri gehiago

  • PROZESU PARTEHARTZAILEA HIRIGINTZAKO ALDAKETAZ

    Berriobeitiko Udalak prozesua abiatu du hainbat industriaguneren hirigitzako aldakerarako. Zehazki, unitate hauek dira: BPI-1 (Muskilda), BPI-2 (Norton), BPI-3 (Jealser) eta BPI-4 (Carrocerías Errotazar). Guzti horiek , Iruñea-Gasteiz N-240A errepidearen ondoan daude. 35/2002 Foru Legearen 7. artikuluak herritarren partaidetza egiazkoa eta eraginkorra arautzen du, herritarrentzako partaidetza-prozesu baten bidez, kontsulta-izaerakoa, hasierako onespena baino lehen. Argibide gehiago izateko irakurri gehiago

  • ATLETISMOA

    Artikako I. Herri Lasterketa Joan den urtarrilean, Korrikolaris Artika Atletismo Kluba sortu zen, jendeak atletismoa egin dezan sustatzeko. Gaur egun, 18 kide ditu. Lehen ekimenetako bat I. Artika Challenge Herri Lasterketa izanen da, irailaren 3an eginen dena. Sei kategoria izanen dira (absolutua/beteranoak, kadetea, infantila, kimuak, benjaminak, eta hiru urtetik gorako haurrak). Proba 11:30ean hasiko da. irakurri gehiago

  • BOOKCROSSING Liburu trukea Berriobeitin eta Artikan

    Berriobeitiko Udalak “Partekatu zure liburuak” izeneko ekimena jarri du abian; hots, etxean ditugun liburuak beste pertsona batzuekin trukatzeko. Honatx ekimenaren nondik norakoa: liburu bat hartzen badugu, antzeko ezaugarriak dituen beste bat utzi beharko dugu. Gainera, kanpainaren eranskailua jarri beharko dugu guk utziko dugun liburuan, eta besteen liburuak gureak balira bezala zaindu beharko ditugu. Programa Artikako irakurri gehiago

  • EZKABA MENDIA

    Ezkabako Parkea sortzeko proiektua, berriz ere abian Udalak eta Iruñerriko Mankomunitateak hitzarmena sinatu dute, Ezkaba Parkea sortzeko lehen fasea gauzatze aldera. Proiektua 2010ean geldiarazi zen, eta orain alde inplikatuek jarraipena eman diote. Ezkaba mendiaren gainerako udalerri jabeek ere sinatu dute (Berriogoiti, Aitzoain eta Artikako Kontzejuek barne), eta hitzarmenaren helburua da udalerri horien eta Iruñerriko Mankomunitatearen irakurri gehiago

  • OBRAK

    Hobekuntzak Artikako Kirol Hirian. Udalak ontzat jo ditu Gesport enpresa esleipendunaren proposamenak, Artikako Kirol Hiriko instalazioak hobetzeko. Hobekuntzak, zehazki, errelekuetan eta kanpoaldeko tabernan eginen dira, erabiltzaileek uda honetan ikusiko duten bezala. Horrela, hamabi mahai paratzeaz gain, tabernako alde bateko beiratea kenduko da, erabat aire zabalean egon dadin, eta jendea ez irristatzeko moduko zola jarriko da irakurri gehiago

  • BERDINTASUNA

    “Eta jaietan… zer?” kanpaina. Udalak eta kontzejuek bat egin dute Nafarroako Berdintasunerako Institutuak abiarazitako kanpainarekin, herritarrak jaietako sexu erasoen eta emakumeen kontrako jazarpenaren aurka sentsibilizatzeko.

  • DIRU-LANGUNTZAK

    DIRU-LAGUNTZAK 4.000 euro kultur, kirol eta gazte arloko xedeetarako Udalak ebatzi du nola banatu kontu-saileko 4.000 euroak, honako bost elkarte hauen artean, hain zuzen: San Isidro Errege Kabalkada Elkartea, Río Juslapeña Arrantzale Taldea, Mari Domingi jaia antola-tzen duen auzokide taldea, Korrikolaris Artika Kirol Taldea, eta “Amigos de Kiongwani” boluntario taldea. Zehazki, San Isidro Errege Kabalkada irakurri gehiago

  • DIRU-LAGUNTZAK GKE

    DIRU-LAGUNTZAK Udal diru-laguntzak GKE eta gizarte erakundeentzat. Aurten, Udalak 27.030 euro bideratuko ditu Hirugarren Munduari laguntzeko proiektuetara (BPGren % 0,8) eta 6.570,52 euro (BPGren % 0,2), berriz, gizarte xedetan diharduten erakundeetara.