Berriobeitiko Udala



  • KONTZEJUKO PRESIDENTE BERRIA

    AITZOAIN Kontzejuko presidente berria. Koldo Huarte da Aitzoaingo Kontzejuko presidente berria, Javier Aguinagak arrazoi pertsonalak direla medio kargua utzi baitu.

  • ARTIKAKO KIROL-PISTA

    ARTIKAKO KIROL-PISTA Artikan, jolaserako eta kirolerako ekipamenduak eraikitzeari begira, auzokideen artean egondako bozketan, aukera hau hautatu zen: Lurrinen Parkearen ondoan Leonor Akitaniakoa kalearen 4. eta 6. zenbakien aurrean dagoen lurzatian. Futbitoan aritzeko pista hau, lurzati horretan eginen diren lehenengo ekimena da. Ezaugarri nagusiak: Pistaren azalera (kanpoko ertzen neurriak):  42 x 25 m. =  1.050 m2 irakurri gehiago

  • HITZARMENA UDALAREN ETA BERRITXAKO TXIRRINDULARITZA-TALDEAREN ARTEAN

    HITZARMENA UDALAREN ETA BERRITXAKO TXIRRINDULARITZA-TALDEAREN ARTEAN Udalak eta Berritxako Txirrindularitza-taldeak hitzarmen bat sinatu dute Zendeako haur eta gazteen artean kirola eta bere balioak sustatzeko helbururarekin. Hitzarmen honekin talde honen txirridularitza-eskola diruz lagunduko da. Bere jardueren artean hauek egonen dira: txirringaren eguna ospatzea Artikan, Ezkabako erronka, eta eskola mailako “Ogiberri” eta “Artikako Kontzeju” txirridulari-lehiak. Udalaren konpromisoa, irakurri gehiago

  • MARÍA DE MAEZTU KULTUR ETXEA. TABERNA BERRIREKIA.

    Jessica Silva eta María Castillo dira Artikako María de Maeztu Kultur Etxeko atezaintza zerbitzu eta tabernaren esleipendun berriak. Taberna “La ventana de Artica” deitzen da, eta eskaintza askotarikoa eta zabala du: menuak astelehenetik igandera, hamaiketakoak, pintxoak, gosari eta askari osasungarriak. Asteburuetan, gainera, bermutak zerbitzatuko dira. Kudeatzaileek plater osasungarri eta ekologikoen alde egin dute. Ordutegia 9:00etatik irakurri gehiago

  • UDALAK EZ DU FAXIK ERABILIKO

    Aurrerantzean, sarrerako erregistroak aurrez aurre edo bide elektronikoz eginen dira (www.berrioplano.es, sakatu “Egoitza elektronikoa” atala; gero, sakatu “Erregistro elektronikoa” ikonoa, eta bete jarraibideak).

  • TASAK ETA ZERGA-TASAK

    Udalak erabakita, 2015eko tasak bere horretan mantendu dira, honakoak izan ezik: hirilurren kontribuzioaren tasa (0,000 7 igo baita, eta % 0,1810 da) eta ikuskizunetarako sarrerak; hots, euro bat merkatu dira, eta orain 4 eurotan daude, aldez aurreko salmentan, eta 5 eurotan, leihatilan, haur sarrerei dagokienez; eta 6 eurotan, salmenta aurreratuan, eta 7 eurotan leihatilan, helduentzat. irakurri gehiago

  • ORDENANTZA. OSPAKIZUN ZIBILAK, ARAUTUAK

    Oro har, Udaletxeko batzar aretoa edo María de Maeztu Kultur Etxeko erakusketa gela moldatuko da harrera zibilak, agur zibilak eta ezkontza zibilak egiteko. Eskatzaileek 80 euroko tasa ordaindu beharko dute. Harrera eta agurrak egiteko ordutegia 18:00etatik 20:00etara izanen da astelehenetik ostiralera lanegunetan, salbu hil bakoitzeko lehen astearteetan eta zubietan; eta larunbatetan (jaieguna ez bada), 10:00etatik irakurri gehiago

  • 2016KO AURREKONTUAK, ONETSIAK

    Udalak 4.456.395,41 euroko aurrekontua onetsi zuen 2016. urtealdirako, joan den otsailaren 2an, 8 boto izan baitziren alde (Plazaola, EH Bildu eta PSN-PSOE) eta 5 aurka (AAB eta UPN). Inbertsiorik handienen artean nabarmentzekoak dira Artikako kirol pista ludikorako 75.000 euroak, eta horrez gain, 30.000 euro, Artikako pasabidea birmoldatzeko; 15.000 euro, ureztapen-sistemako kontagailuetan aldaketa bat egiteko, fakturan irakurri gehiago

  • IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

    Gozatu bidaiaz Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak. Iruñerriko zortzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira. Apirilaren 1etik maiatzaren 31era arte, jarraitu hiru pausu hauek: 1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. irakurri gehiago

  • BOZKATAREN EMAITZAK ARTIKAKO KIROL PISTAREN INGURUKO PROPOSAMEZ

    Artikako jolaserako eta kirolerako gunearen inguruan zeuden lau proposamenen inguruko emaitzak hauexek dira. Argi da botoemaile gehienek nahiago duela bi pistak eraikitzea beste pista bat eraikitzen hasi zen gunean. Hirigintzako gaien inguruko prozesu parte-hartzaileetan egoten den parte-hartze kopurua %10 ingurukoa izaten da. Kasu honetan parte-hartze kopurua %8,13 izan da. Gurean horrelako zerbait egiten den lehenengo irakurri gehiago