• EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

    Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre-ferentzia biltzen ditu edizio berri honek. Zure erosketak, opariak eta abar egiterakoan, gogoan izan euskarazko produktuen katalogo interesgarri hau.

  • SEI URTEZ EUSKARAZ MINTZATZEN MINTZAKIDEREKIN

    “Parke laguna” finkatu da. Euskara Zerbitzuak iaz abian jarritako proiektu pilotua da, Mintzakide programa gurasoen neurrira egokitzeko. Bada, orain Sarrigurenen eta Burlatan ezarriko da. Mintzakide programa oso ongi dabil osasunez Berriobeitiko udalerrian. Izan ere, 2009an ezarri zenetik, auzokide talde bat ari da ekimenean euskaraz mintzatzeko; hau da, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak edota erraztasuna
    irakurri gehiago

  • IRAKURKETA KLUBA.

    Artikako udal liburutegiak bi kamishibai saio antolatu ditu azarorako. Ipuinak kontatzeko era berezia da, eta XII. mendeko Japoniako tenplu budistetan du jatorria. Lehenbizikoa azaroaren 6an, ostiralarekin, gaztelaniaz eginen da, eta bigarrena, berriz, euskaraz, azaroaren 20an, ostirala. Bi-biak hiru urtetik gorako haurrentzat dira, eta bietan ere “Kyokan” lana antzeztuko da; hots, hainbat istorio dira, eta besteak
    irakurri gehiago

  • BERRIOBEITI ROCK ERRITMOAREKIN BAT.

    Musika-ekimen berria erantsiko zaio aurten Udalak kultur arloan eskainitakoari, XX. mendeko 70eko eta 80ko urteetako soinuz beteko baita Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikineko taberna-kafetegia. Rock zikloan hiruzpalau emanaldi eginen dira urtean. Sarrera doan izanen da, eta kontzertuak ostiraletan eginen dira, 23:00etan hasita. Lehen rock doinuak azaroaren 20an iritsiko dira, Woodstock Blues Band taldearen eskutik. Taldeak 70eko
    irakurri gehiago

  • BILERA PARTE-HARTZAILEAK KONTZEJUEKIN.

    Udala kontzejuekin elkartzen hasi da, eta lehen bilera joan den urriaren 1ean egin zen Aitzoainen. Kontzeju guztiekin da elkartzekoa. Udalak lehen eskutik jakin nahi du zer behar eta zer eskari dituzten kontzejuek, erantzuna emateko. Bileraren lehen zatian, Berriobeitiko alkateak, Herritarren Parte-hartzea Batzordeko kideek eta kasuan kasuko Kontzejuko Batzarrak parte hartzen dute. Gero, eztabaida-saio irekia egiten
    irakurri gehiago

  • INFORMAZIO BATZORDEAK, JENDEARENDAKO ZABALIK

    Udalak udal funtzionamendurako erregelamendu organikoa onetsi zuen, joan den irailean. Horrekin bat, herritarrek udal bileretan parte hartzeko aukera izanen dute. Zehazki, eta kontuan harturik Informazio Publikoak ez direla publikoak, Udalak lan bilerak eginen ditu Batzordeen aurretik, eta bilera horietako ateak zabalik egonen dira bai udal taldeek aholkularitza jasotzeko gonbidatzen dituzten teknikarientzat, bai gizarte, kultur eta
    irakurri gehiago

  • LAGUNTZA SIRIAKO ERREFUXIATUENTZAT

    Udalak etxebizitza bat jarri du Nafarroako Gobernuaren eskura, errefuxiatuei ostatua emateko. Era berean, errefuxiatuei laguntza eman gogo nahi dutenek Nafarroako Gobernuarekin jarri behar dute harremanetan 948 012 012 eta 012 telefonoen bidez, edo posta elektronikoz (navarra@navarra.es). Laguntza honelakoa izan daiteke: etxebizitza bat eskaini, itzulpen lanak, edota nahi bezalako ekarpena.

  • Ez utzi erdizka… ANIMATU ETA EUSKARA IKASI!

    Ez utzi erdizka (no me dejes a medias)… Hauxe Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuen kanpaina, jendeak euskara ikas dezan bultzatzeko. Euskara ikasteko euskaltegien eta baliabideen inguruko informazio gehiago: http://www.nomedejesamedias.eus/eu/ Animatu eta ekin zeuk ere euskara ikasteari aurten !

  • MINTZAKIDE: Zurekin hitz egin nahi dut

    Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko. Izena emateko epea urriaren 25a arte egonen da zabalik, Udaleko Euskara Zerbitzuan  edo  Mintzakideen bloglean Informazio gehiago Udaleko Euskara Zerbitzuan
    irakurri gehiago

  • DIRULAGUNTZA KOMERTZIOETAKO ERROTULUETAN EUSKARA ERABILTZEKO

    Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxada, erakusleiho, eguzki-oihal eta ibilgailu komertzialetan), honako arau hauek jarraituta: Berriobeitiko Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu. Gehienez ere 300 euroko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko. Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da.
    irakurri gehiago