• ‘Mintzakide’ programa, euskara praktikatzeko

    TÚ-tik GU-ra!! Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Euskara ikasten ari direnei lagundu nahi diozu, beraiekin solas egiten? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatzen dira, astean behin elkartzeko. Talde horietako bat Aitzoainen biltzen da eta Artikan,
    irakurri gehiago

  • Nafarroa Oinez-era joateko autobusa

    OHARRA: Autobusaren txartelak agortu dira Aurten, Nafarroa Oinez festa Tuteran ospatuko da, urriaren 20ean. Urtero bezala, Berriobeitiko Udalak festara joateko autobusa antolatu du. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da Berriobeititik eta 9:15ean Artikaberrin eginen du geldialdia, hortik Tuterara abiatzeko. Itzultzeko autobusa, 19:00etan abiatuko da. Txartelak urriaren 14tik 18ra udaletxean erosi ahal izanen dira. Honen prezioa: 4
    irakurri gehiago

  • Apunta zaitez Gazte Gunera!

    Zatoz Berriogoitiko eta Artikako Gazte Gunera! Berriobeitiko Gazteria Zerbitzutik antolatutako gunea da, gazteen arteko elkarbizitza sustatzeko. Gazteei interesatzen zaizkien tailerrak eta dinamika ezberdinak egingo dira eta leku bat egoteko izango dute. Bakarrik etorri eta parte hartu, egon, elkarbizi, errespetatu…

  • Musikaren Eguna ospatuko du Larragetak larunbatean, urriak 5

    Musika nagusi izango da datorren larunbatean, urriak 5, Larragetan. Musikaren Eguna ospatuko da eta egunean denontzako jarduerak izango dira. Doako sarrera. Kontsultatu programazioa. Egitaraua Udaleko 2019ko aurrekontu parte-hartzaleei dagokie.

  • 2019ko udazkeneko kultur agenda

    Dagoeneko eskuragarri duzu Kultur agenda berria. Musika, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, txangoak, ipuin kontalariak… Denontzako jarduerak urria eta azaroan.

  • Liburutegia itxita egongo da irailaren 30etik urriaren 4ra

    Liburutegi publikoa (Artikako María de Maeztu Kultur Etxea) itxita egongo da irailaren 30etik urriaren 4ra (biak barne).

  • Datorren larunbatean, irailak 28, izango da Zendearen Eguna

    Dena prest dago Larragetan Zendearen Eguna ospatzeko. Datorren larunbatean, hilak 28, izango da eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: artizautza azoka, konpartsak, bazkaria, zezen puzgarriekin kale animazioa, eta abar. Kontsultatu programazioa.

  • Eskola-adineko haurren kirol jardueretarako 2019-2020 ikasturterako diru-laguntzen deiadia

    Udalak 12.500 euro bideratu ditu eskola-adineko haurren kirol jardueretarako, 2019-2020 ikasturterako diru-laguntzen deiadira. Epea urriaren 10ean bukatuko da. Eskaerak Udaleko Erregistroan aurkeztu behar dira 9:00etatik 14:00etara.

  • Plaza libreak udal ikastaroetan

    Ostiralean, hilak 20, beste aukera bat izango duzu udal ikastaroetarako izena emateko. Oraindik plaza libreak dituzten ikastaroak hauek dira: zumba, pilates eta gimnasia aktiboa Berriobeitin, judo, eskupilota, gimnasia erritmikoa, mugimendu jolasean, GO!AZENekin DANTZAN (Artikan eta Berriobeitin) eta eskola-laguntza (Berriogoitin). Deitu 012 telefonora 8:00etatik 19:00etara. Kontsultatu ikastaroak.

  • (Castellano) Gran afluencia de público en las fiestas de Artica

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.