Berriobeitiko Udala



  • JUAN MARÍA ALBIZU (PLAZAOLA), BERRIOBEITIKO ALKATE BERRIA

    Juan María Albizu (Plazaola) Berriobeitiko alkate berria da, Udal berria eratzeko bilkuran EH Bilduren sostengua lortu baitzuen. Plazaola, zehazki, Podemos, GeroaBai I-E eta independienteei loturiko jendeak osaturiko taldea da, eta botorik gehien eskuratu zituen joan den maiatzaren 24ko hauteskundeetan (757 boto); ondotik, oso hurbil, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano taldea gelditu zen, 726 botorekin. Hirugarren indarra irakurri gehiago

  • HITZARMENA DGTREKIN

    Trafikoko Zuzendaritza Orokorrarekin egindako hitzarmen berriak zabaldu egin du Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak Trafikoko Burutza Zentralarekin 2009an sinatutako akordioa, trafikoaren eta bide segurtasunaren arloan zenbait ekintza garatzeko. Udalaren eginkizun berrien artean, honakoak dira nabarmentzekoak: puntuak kentzen dituzten zehapen larri eta oso larrien berri ematea Gidarien eta Arau-hausleen Erregis- troari; trakzio mekanikoaren gaineko zerga zor irakurri gehiago

  • MUSIKA ESKOLAK MANKOMUNITATEA OSATU DU

    Artzibar, Auritz, Erroibar, Esteribar eta Luzaidek Mankomunitate bat osatu dute, kultur arloko zerbitzuak emateko eta kudeatzeko; zehazki, Orreaga musika eskola kudeatzeko. Orain, Mankomunitatea arautzeko estatutuak prestatu behar dira. Horrela, Berriobeitiko Udalari dagokionez, alkatea eta Kultur Batzordeko burua izanen dira estatutu proiektua lantzeaz arduratuko den batzarreko kide.

  • DESGAITASUNA DUTENENDAKO APARKATZE TXARTELEI BURUZKO ORDENANTZA

    Udalak onetsitako ordenantzak desgaitasuna dutenendako aparkatze txartelak emateko arauak ezarri ditu. Hona nor izan daitezkeen txartelen titularrak: mugikortasun murriztua duten ezgaituak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren II. Eranskinarekin bat; ikusmen arazoak dituztenak, baldin eta legeak ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, eta desgaituak garraiatzeko ibilgailu kolektiboen pertsona fisiko eta juridiko titularrak, baldin eta mendetasunari arreta egiteko zerbi­tzuak irakurri gehiago

  • UDAL ZERBITZUAK. Elkarteen Erregistro Berria.

    Udalak Elkarteen Erregistro bat jarri du abian herriko taldeentzat. Udalak, horrela, zehatz-mehatz jakinen du zenbat talde dauden, zer xede duten, eta zer ordezkaritza. Udalak, gainera, behar diren bitartekoez hornitu nahi ditu herritarren erakundeak beren eskubideak errazago erabil ditzaten, hala nola diru-laguntzak eskuratzea, edota udal bitartekoak nahiz materialak eskuratzea. Era berean, xedea da elkartegintza bultzatzea, eta irakurri gehiago

  • EUSKARA BERRIOBEITI ZENDEAKO EGUNEROKO HIZKERAN

    “El euskera en el habla cotidiana de la Cendea de Berrioplano / Euskara Berriobeiti Zendeako eguneroko hizkeran” liburua aurkeztua izan da. Liburuaren egileak, Zendeako auzokide hauek ditugu: Luis Miranda, Joseba Gil, Joxe Manuel Aleman eta Raul Urbeltz. Sagrario Aleman euskaltzainak liburuaren aitzinsolasa idatzi du. Berriobeitiko Udalak liburua argitaratu du eta honen ale bana helaraziko ditu irakurri gehiago

  • TRAFIKON ZIRKULAZIO ETA/EDO GIDATZEKO BAIMENAREN HELBIDEA ALDATZEKO

    Berriobeitiko Udalak jakinarazten du Trafiko Burutzarekin hitzarmen bat sinatu duela, eta, horren ondorioz, 2014ko urriaren 1etik aurrera, Berriobeitiko udalerrian erroldatutako herritarrek ez dutela Trafikoko bulegoetara joan beharko ibilgailuen helbide aldaketak eta gidatzeko baimenenak egiteko. Nork bere Udalean egin ditzake, inora joateko eta zain egoteko beharrik gabe.   Erantsitako inprimakia bete dezakezue eta jatorrizko zirkulazio-baimena aurkeztu irakurri gehiago