Berriobeitiko Udala



  • 2016KO AURREKONTUAK, ONETSIAK

    Udalak 4.456.395,41 euroko aurrekontua onetsi zuen 2016. urtealdirako, joan den otsailaren 2an, 8 boto izan baitziren alde (Plazaola, EH Bildu eta PSN-PSOE) eta 5 aurka (AAB eta UPN). Inbertsiorik handienen artean nabarmentzekoak dira Artikako kirol pista ludikorako 75.000 euroak, eta horrez gain, 30.000 euro, Artikako pasabidea birmoldatzeko; 15.000 euro, ureztapen-sistemako kontagailuetan aldaketa bat egiteko, fakturan irakurri gehiago

  • IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU

    Gozatu bidaiaz Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak. Iruñerriko zortzi Udalen euskara zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarri da martxan egitasmoa eta herrietako liburutegi publikoak erdigune eta laguntzaile aktiboak izanen dira. Apirilaren 1etik maiatzaren 31era arte, jarraitu hiru pausu hauek: 1. Irakurri. Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. irakurri gehiago

  • BOZKATAREN EMAITZAK ARTIKAKO KIROL PISTAREN INGURUKO PROPOSAMEZ

    Artikako jolaserako eta kirolerako gunearen inguruan zeuden lau proposamenen inguruko emaitzak hauexek dira. Argi da botoemaile gehienek nahiago duela bi pistak eraikitzea beste pista bat eraikitzen hasi zen gunean. Hirigintzako gaien inguruko prozesu parte-hartzaileetan egoten den parte-hartze kopurua %10 ingurukoa izaten da. Kasu honetan parte-hartze kopurua %8,13 izan da. Gurean horrelako zerbait egiten den lehenengo irakurri gehiago

  • UDAL ZABALIK

    Berriobeitiko Udalak, politika hiritarrengana helarazteko, mahai-inguru bat antolatu du Parte-hartze batzordeko zinegotzien eta Berriobeitiko auzokideen artean. AYUNTAMIENTO ABIERTO – UDAL ZABALIK

  • ARTIKAKO JOLAS ETA KIROL EREMUAREN INKESTAREN EMAITZAK

    Artikako Kirol pistaren inguruko inkestaren emaitzak

  • D eredua, ESKERTUKO DIZUTE

    Berriobeitiko Udal Euskara Zerbitzua, beste toki entitate batzuekin batera, honako kanpaina hau zabaltzen ari da, gurasoei honako hau jakinarazteko: hizkuntza ereduaren hautuarekin, zuen haurrek, gaztelania eta ingelesarekin batera, euskara ere ikasten ahal dutela. Kontuan izanda eleaniztasuna guztiondako onuragarria eta aberasgarria dela, betiere hizkuntza gehiago jakitea gehitzen duelako. Gaiari buruzko edozein argibide jaso nahi izanez gero, irakurri gehiago

  • “Euskara Berriobeitiko Zendean” lehiaketaren irabazlea

    Urtearen bukaeran lehiketatxo hau abiatu genuen eta hauxe izan da gure irabazlea, Iban Arraiza. Deigarria izan da lehiketaren albistea ikusi zuen jendearen kopurua eta gaia nonbait zuen arreta piztu duela ikusirik, pentsatu dugu interesekoa izanen duzuela ere galderen erantzunak ezagutzea. Horiek ikusi nahi badituzue, hemen dituzue ikusgai. Erantzunak

  • EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

    Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Gurasoentzako eta 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erre-ferentzia biltzen ditu edizio berri honek. Zure erosketak, opariak eta abar egiterakoan, gogoan izan euskarazko produktuen katalogo interesgarri hau.

  • SEI URTEZ EUSKARAZ MINTZATZEN MINTZAKIDEREKIN

    “Parke laguna” finkatu da. Euskara Zerbitzuak iaz abian jarritako proiektu pilotua da, Mintzakide programa gurasoen neurrira egokitzeko. Bada, orain Sarrigurenen eta Burlatan ezarriko da. Mintzakide programa oso ongi dabil osasunez Berriobeitiko udalerrian. Izan ere, 2009an ezarri zenetik, auzokide talde bat ari da ekimenean euskaraz mintzatzeko; hau da, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak edota erraztasuna irakurri gehiago

  • IRAKURKETA KLUBA.

    Artikako udal liburutegiak bi kamishibai saio antolatu ditu azarorako. Ipuinak kontatzeko era berezia da, eta XII. mendeko Japoniako tenplu budistetan du jatorria. Lehenbizikoa azaroaren 6an, ostiralarekin, gaztelaniaz eginen da, eta bigarrena, berriz, euskaraz, azaroaren 20an, ostirala. Bi-biak hiru urtetik gorako haurrentzat dira, eta bietan ere “Kyokan” lana antzeztuko da; hots, hainbat istorio dira, eta besteak irakurri gehiago