Berriobeitiko Udala



  • BERRIOBEITI ROCK ERRITMOAREKIN BAT.

    Musika-ekimen berria erantsiko zaio aurten Udalak kultur arloan eskainitakoari, XX. mendeko 70eko eta 80ko urteetako soinuz beteko baita Berriobeitiko Erabilera Anitzeko Eraikineko taberna-kafetegia. Rock zikloan hiruzpalau emanaldi eginen dira urtean. Sarrera doan izanen da, eta kontzertuak ostiraletan eginen dira, 23:00etan hasita. Lehen rock doinuak azaroaren 20an iritsiko dira, Woodstock Blues Band taldearen eskutik. Taldeak 70eko irakurri gehiago

  • BILERA PARTE-HARTZAILEAK KONTZEJUEKIN.

    Udala kontzejuekin elkartzen hasi da, eta lehen bilera joan den urriaren 1ean egin zen Aitzoainen. Kontzeju guztiekin da elkartzekoa. Udalak lehen eskutik jakin nahi du zer behar eta zer eskari dituzten kontzejuek, erantzuna emateko. Bileraren lehen zatian, Berriobeitiko alkateak, Herritarren Parte-hartzea Batzordeko kideek eta kasuan kasuko Kontzejuko Batzarrak parte hartzen dute. Gero, eztabaida-saio irekia egiten irakurri gehiago

  • INFORMAZIO BATZORDEAK, JENDEARENDAKO ZABALIK

    Udalak udal funtzionamendurako erregelamendu organikoa onetsi zuen, joan den irailean. Horrekin bat, herritarrek udal bileretan parte hartzeko aukera izanen dute. Zehazki, eta kontuan harturik Informazio Publikoak ez direla publikoak, Udalak lan bilerak eginen ditu Batzordeen aurretik, eta bilera horietako ateak zabalik egonen dira bai udal taldeek aholkularitza jasotzeko gonbidatzen dituzten teknikarientzat, bai gizarte, kultur eta irakurri gehiago

  • LAGUNTZA SIRIAKO ERREFUXIATUENTZAT

    Udalak etxebizitza bat jarri du Nafarroako Gobernuaren eskura, errefuxiatuei ostatua emateko. Era berean, errefuxiatuei laguntza eman gogo nahi dutenek Nafarroako Gobernuarekin jarri behar dute harremanetan 948 012 012 eta 012 telefonoen bidez, edo posta elektronikoz (navarra@navarra.es). Laguntza honelakoa izan daiteke: etxebizitza bat eskaini, itzulpen lanak, edota nahi bezalako ekarpena.

  • Ez utzi erdizka… ANIMATU ETA EUSKARA IKASI!

    Ez utzi erdizka (no me dejes a medias)… Hauxe Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuen kanpaina, jendeak euskara ikas dezan bultzatzeko. Euskara ikasteko euskaltegien eta baliabideen inguruko informazio gehiago: http://www.nomedejesamedias.eus/eu/ Animatu eta ekin zeuk ere euskara ikasteari aurten !

  • MINTZAKIDE: Zurekin hitz egin nahi dut

    Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu? Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko. Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko. Izena emateko epea urriaren 25a arte egonen da zabalik, Udaleko Euskara Zerbitzuan  edo  Mintzakideen bloglean Informazio gehiago Udaleko Euskara Zerbitzuan irakurri gehiago

  • DIRULAGUNTZA KOMERTZIOETAKO ERROTULUETAN EUSKARA ERABILTZEKO

    Berriobeitiko Udalak dirulaguntzak emanen dizkie udalerrian kokatutako establezimenduei jarritako errotulazioan euskara erabiltzen badute (fatxada, erakusleiho, eguzki-oihal eta ibilgailu komertzialetan), honako arau hauek jarraituta: Berriobeitiko Udalak errotulu berrien gastuaren %50eko laguntza emanen du establezimenduak errotulu berrian euskara erabiltzen badu. Gehienez ere 300 euroko laguntza emanen du errotulu berri bakoitzeko. Eskaera errotulu berria jarrita dagoenean eginen da. irakurri gehiago

  • JUAN MARÍA ALBIZU (PLAZAOLA), BERRIOBEITIKO ALKATE BERRIA

    Juan María Albizu (Plazaola) Berriobeitiko alkate berria da, Udal berria eratzeko bilkuran EH Bilduren sostengua lortu baitzuen. Plazaola, zehazki, Podemos, GeroaBai I-E eta independienteei loturiko jendeak osaturiko taldea da, eta botorik gehien eskuratu zituen joan den maiatzaren 24ko hauteskundeetan (757 boto); ondotik, oso hurbil, Agrupación Ayuntamiento de Berrioplano taldea gelditu zen, 726 botorekin. Hirugarren indarra irakurri gehiago

  • HITZARMENA DGTREKIN

    Trafikoko Zuzendaritza Orokorrarekin egindako hitzarmen berriak zabaldu egin du Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak Trafikoko Burutza Zentralarekin 2009an sinatutako akordioa, trafikoaren eta bide segurtasunaren arloan zenbait ekintza garatzeko. Udalaren eginkizun berrien artean, honakoak dira nabarmentzekoak: puntuak kentzen dituzten zehapen larri eta oso larrien berri ematea Gidarien eta Arau-hausleen Erregis- troari; trakzio mekanikoaren gaineko zerga zor irakurri gehiago

  • MUSIKA ESKOLAK MANKOMUNITATEA OSATU DU

    Artzibar, Auritz, Erroibar, Esteribar eta Luzaidek Mankomunitate bat osatu dute, kultur arloko zerbitzuak emateko eta kudeatzeko; zehazki, Orreaga musika eskola kudeatzeko. Orain, Mankomunitatea arautzeko estatutuak prestatu behar dira. Horrela, Berriobeitiko Udalari dagokionez, alkatea eta Kultur Batzordeko burua izanen dira estatutu proiektua lantzeaz arduratuko den batzarreko kide.