Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Karabanetarako nahitaezko aparkalekua abenduaren 1etik aurrera

Berriobeitiko Udaletik harremanetan jarri gara 5,5 metrotik gorako luzera eta/edo 2,5 metrotik gorako altuera duten ibilgailuen jabeekin, ondorengo hau jakinarazteko. Udalerrian ibilgailu horien kopurua handitzeak sortzen dituen arazoei irtenbidea emate aldera, Berriobeitiko Trafiko Ordenantzaren 36. eta 36bis artikuluak aldatu dira (2022ko azaroaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 226 zk.) eta berariazko eremu bat sortu da Artikako Shirin Ebadi kalean aparkatzeko, txakurren aisialdirako gunearen ondoan.

Gune horrek mota horretako ibilgailuak aparkatzeko plaza dimentsionatuak ditu eta hor segurtasun-kamerak paratu dira.

2022ko abenduaren 1etik aurrera nahitaez erabili beharko da. Hasieran aipatutako ezaugarriak betetzen dituen ibilgailu oro, gune zehatz horretatik kanpo aparkatzen badu, zigortua izanen da.