Udan euskara ikasteko: familia barnetegiak

maiatza 9, 2019

Udan euskara ikasteko, familia giroan, hona formula borobila: familia barnetegiak.

Gurasoek euskara ikasten duten bitartean, haurrak ere euskararen munduan murgiltzeko aukera izanen dute, aisialdi giroan.

Horretarako, gainera, laguntza bikoitza jasotzen ahal duzue: gurasoek euskara ikasteko beka eta haurrek euskarazko udalekuetara joateko dirulaguntza.
Familia barnetegien eskaintza aek-ren webgunean.

Informazio gehiago behar baduzu, udal Euskara Zerbitzura deitu (634515384) edo idatzi (euskara@berriobeiti.eus).


<< atzera