2016KO AURREKONTUAK, ONETSIAK

martxoa 30, 2016

Udalak 4.456.395,41 euroko aurrekontua onetsi zuen 2016. urtealdirako, joan den otsailaren 2an, 8 boto izan baitziren alde (Plazaola, EH Bildu eta PSN-PSOE) eta 5 aurka (AAB eta UPN).

Inbertsiorik handienen artean nabarmentzekoak dira Artikako kirol pista ludikorako 75.000 euroak, eta horrez gain, 30.000 euro, Artikako pasabidea birmoldatzeko; 15.000 euro, ureztapen-sistemako kontagailuetan aldaketa bat egiteko, fakturan aurrezten baitu; eta 10.000 euro, seinaleztapen horizontalerako nahiz bertikalerako.

Gastuei dagokienez, kontu-sailik altuena ondasun arruntetan eta zerbitzuetan eginen diren gastuetarako da (1.830.715,16 euro). Diru-sarrerarik handienak, berriz, zuzeneko zergetatik datoz (2.233.147,13 euro), bai eta transferentzia arruntetatik ere (1.006.249,11 euro).

Presupuestos 2016 eusk


<< atzera