Nabigazioa saltatu

Eguraldia |CASTELLANO | 2012ko maiatzaren 19a

aquí esta la fecha
Udalaren armarria / Hasierako orrira joan

BERRIOBEITIko
Udala

AGURRA

  • inprimatu
  • lagun bati bidali
  • testua handitu
  • testua txikitu
  • Cuaderno de viaje
Berriobeitiko Alkatea

José María Irisarri Ollacarizqueta

Berriobeitiko Udalak era askotako lan ilusionagarriak darabiltza esku artean. Horietako bat Zendeako hirigintzan gertatzen ari den hazkundea eta herritarren ongizatea orekatzea da eta, alde horretatik, administrazio honek etengabeko borondatea erakutsi du beti zerbitzu publiko hori betetzeari begira. Horra munta handiko zeregina. Beraz, buru naizen udalbatzarentzat erronka handia da industria eta merkataritza arloko erabilera zahar eta berriak bateragarri egitea hezkuntza, kirol eta kultur alorreko erabilerekin. Erronka da, halaber, bizi-kalitate handiagoa lortzea bai gure herrietan bizi direnentzat -Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Loza eta Oteitza-, bai laster etorriko diren auzokide berrientzat, gure eskualdea oso erakargarria baita. Azken finean, guztiontzako bizikidetza orekatua eraiki nahi dugu.

Bada, helburu horiek gogoan hartuta, Udalak web hau abiarazi du, harremanetarako bitarteko arin eta eskuragarria erabiltzaileen esku jartzeko. Gainera, pixkana-pixkana, eduki berriak erantsiko dizkiogu. Hortaz, gure web gunean, atalez atal, eginen duzuen ibilbidearen ondotik gure kale, plaza eta bazterretara egindako bisita etorriko delakoan, har ezazue gure ongietorririk beroena.

José María Irisarri Ollacarizqueta, Berriobeitiko Alkatea.

Udal plaza 1 p.k. 31195 Berriobeiti (NAFARROA)
Tel.948 30 31 29 Fax.948 30 27 31 ayuntamiento@berrioplano.esaurredefinitutako e-postako programa irekiko du