Gehiegizko abiadura kontrolatzeko kanpaina

martxoa 2, 2021

2021eko martxoaren 15etik aurrera, abiadura zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina hasiko da Berriobeitiko hainbat tokitan, bide-segurtasuna hobetzeko. Udalerriko biztanleek behin eta berriz eskatu ondoren, ekimen hau abian jarriko da, oinezkoen eta gidarien segurtasuna areagotzeko, trafiko-istripuak prebenitzeko eta trafikoa hobetzeko.

Kanpaina honek bokazio pedagogikoa du, eta ez dago dirua biltzeko asmorik; horregatik, behar den denboraz informatzen da, baina gehiegizko abiadura zigortuko da.


<< atzera