Abiadura kontrolatzeko kanpaina

martxoa 24, 2021

Martxoaren 16an eta 17an abiadura-kontrolak hasi zituen Berriobeitiko Udalak, Vialinerekiko hitzarmena sinatu ondoren. Kontrol hauek bide-segurtasuneko kanpainaren lehen fasean sartzen dira. Guztira, 96 arau-hauste jarri dira abiadura-mugak ez betetzeagatik. Kontrolak Madres de la Plaza de Mayo eta Leonor de Aquitania kaleetan (Artika), Andrelopa kalean (Berriogoiti eta Berriobeiti arteko zatian), Santa Ageda kalean (Berriogoiti) eta Santa Eulalia kalean (Aitzoain).

Udalak lehenago jakinarazi zuen bezala, lehenengo fasean arau-hausleei egindako jakinarazpenak informatzeko baino ez dira izango. Hala ere, Udalak iragarri du hemendik aurrera kontrolak egingo dituela aldez aurretik abisatu gabe eta pertsona batek abiadura-muga errespetatzen ez badu, isuna jasoko duela.

 


<< atzera