Alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzearen gaineko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina

abuztua 1, 2019

Aurten ere drogak hartzeari aurre egiteko sentsibilizazio-kanpaina sustatuko da Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko herrietako jaietan.

Aurtengo kartela 8 gaztek grabatu-lantegian egindako lanekin osatu da. Lantegiaren helburua gazteekin lan egitea izan da. Egileak 11 eta 15 urte arteko 5 neska eta 3 mutil izan dira.

Kanpaina herrietako gazteen etxabe, elkarte eta txosnetan zabalduko da; baita Arrikurock Jaialdian eta herrietako kale eta iragarki-tauletan ere. Halaber, Udal eta Gaztelekuen sare sozialetan zabalduko da. Gazteei hainbat informazio emanen zaie kartelarekin batera: batetik, Droga-mendekotasunaren Foru Planak kontsumo arduratsua egiteko aholkuak biltzen dituen esku-orriak eta kartelak; bestetik, Ailaket Elkarteak egindako foiletoa, jaietan drogen kontsumoarekin harremanetan dauden neskentzat interesgarriak diren hainbat kontu lantzen dituena. Herrietako txosna, Gazteleku eta gazteak elkartzen diren guneetan gizonen eta emakumeen preserbatiboak banatuko dira, behar duen edozein gaztek doan eskura dezan.


<< atzera