Droga-kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina

abendua 2, 2020

Aurten, beste behin ere, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean droga-kontsumoari buruzko sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina egin dute.

2020 honetako egoerak ez du batere zerikusirik orain arte bizi izan dugunarekin, baina egoera berria are arriskutsuagoa izan daiteke droga-kontsumoari dagokionez. Batetik, pandemiak are estres, antsietate eta kezka handiagoa eragiten du, eta horrek eragina ere izan dezake kontsumoetan eta/edo substantziarik gabeko adikziozko portaeretan. Bestetik, substantzia jakin batzuk urritu direnez, haien adulterazioa gerta daiteke edota are arrisku handiagoak har daitezke horrelako substantziak eskuratzeko.

Aurten egindako kartelaren bidez, gogoeta eragin nahi dute gazteengan bai drogaren bai substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoaz. Kartelean, izan ere, hainbat gomendio ageri dira, baina COVID-19ak eragindako egoerara egokituak. Kanpainaren helburu nagusia arrisku-kontsumoak eta portaerazko adikzioak murriztea da, bai eta horrek komunitatean dituen ondorioak ere.

Kanpaina herrietako zerbitzu eta informazio-panel guztietan zabalduko da, eta era berean, Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Itza eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eta Udalen sare sozialetan nahiz webguneetan.

 

 


<< atzera