2019ko txakurren errabiaren kontrako txertaketa-kanpaina

ekaina 6, 2019

2019ko txakurren errabiaren kontrako txertaketa-kanpaina ekainaren 10ean egingo da Berriogoitin eta Berriobeitin. Berriogoitin 16:00etan izango da pilotaleku-plazan eta Berriobeitin 17:15ean pilotaleku-plazan.

Prezioak: txertoa (25,00 euro), txertoa+identifikazioa (45,00 euro),  jabe-aldaketa (10,00 euro) eta identifikazioa bakarrik (35 euro).

Gogoratu behar da:

  • Errabiaren kontrako txertoa derrigorrezkoa dela 2 urtetan behin.
  • Txakurren identifikazioa derrigorrezkoa dela animaliak 4 hilabete betetakoan.
  • Jabeak bere nan eta txakurraren txertaketa-kartilla aurkeztu beharko dituela.
  • Txakurrak loturik eta muturrekoarekin eraman behar direla.

 


<< atzera