‘Familia + Euskara’ zikloa

urria 16, 2019

Azken urte hauetan bezala, Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko ziklo bat antolatu du haur txikiak dituzten familiei zuzendua.

Ziklo honen lehenengo jarduera, guraso erdaldunei begirako tailer bat izan da: «Ikasi nola erabili euskara zure seme-alabekin, gutxi edo deus ez jakinda ere».
Ondoren, urrian ere, euskarazko jolasen inguruko beste bi tailer antolatu dira, gurasoek –euskaldunak izan ala ez– haurrekin aritzeko euskarazko jolasak ikas dezaten: lehenengoa Berriogoitin (i) eta bigarrena Artikan (i).

Azaroan bi hitzaldi-tailer antolatu dira.

Lehenengoa haurrak D ereduan matrikulatu dituzten guraso erdaldunei zuzendurik dago, bereziki Lehen Hezkuntzan hastear edo hasi berriak diren haurren gurasoei. Gaia, hain zuzen ere, guraso horiek izaten duten kezka batekin loturik dago, nola lagundu haurrei etxerako lanak egiten euskara jakin gabe: ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares… si no sabemos euskera?.

Bigarren hitzaldia, haurrak oraindik Haur Hezkuntzan eskolatu ez dituzten (edo haurrak eskolatu berri dituzten) gurasoei zuzendutik dago, bereziki hizkuntza-ereduaz zalantzak dituztenei: ¿Matricular a tus hijas/os en el modelo D, sepas o no euskara?.


<< atzera