‘Familia + Euskara’ zikloa

urria 25, 2017

Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak euskararen inguruko familia ziklo bat antolatu du: “Familia + Euskara” izenekoa.

Ziklo honen helburua, euskarara hurbildu nahi duten familiei informazioa eta formazioa ematea da, maila formalean zein informalean.

Zikloaren barruan bi hitzaldi, bi ikastaro eta erakusketa bat antolatu da urria-abendua bitartean.

Batetik, haurrak eskolatu behar dituzten zein eskolatu berri dituzten gurasoei zuzendurik, bi hitzaldi antolatu dira, arlo honetan adituak diren bi profesionalekin (Paula Kasares eta Itziar Larzabal), gurasoei sortzen ahal zaizkien zalantzak argitzeko helburuarekin.

Bestetik, maila ludikoan, gurasoei haurrekin euskaraz jolasteko tresnak eskaintzeko helburuarekin, bi tailer eta erakusketa bat antolatu dira, Dindaia fundazioaren eskutik.

Bi tailer hauetan euskarazko jolas eta kantak ikasteko aukera izanen dute gurasoek, baita haurrekin praktikatzeko ere.

Azkenik, euskaraz dauden jolas eta jostailuen inguruko erakusketa bat antolatu dugu. Erakusketaren lehenengo zatian aurkezpen gidatu bat eginen da  eta ondoren gurasoek zein haurrek erakusketako jolasen eta jostailuen ezaugarriak aztertzeko eta probatzeko aukera izanen dute.

Ekimen batzuetan plaza kopuru mugatua izanen da eta aurretik izena eman beharko da 948 012 012 telefonoan, ezarritako epeetan.


<< atzera