Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

‘EUSKARA BERRIOBEITIKO ZENDEAN’ LEHIAKETA

KartelaIaz lehenengo aldiz antolatu zen lehiaketa hau eta hark izan zuen hedapena ikusirik, aurten berriz ere egitea erabaki dugu.

Lehiaketa honetan gure zendean euskarak duen historia soziolinguistikoarekin loturiko galderak egiten dira: etxeen izen zaharrak (oikonimoak), lekuen izenak (toponimia), gaztelaniaz oraindik ere erabiltzen diren euskal jatorrizko hitzak.

Erantzun gehien asmatzen dituenak 100 euroko opari-txartel bat irabaziko du (Karrikiri dendan erabiltzeko). Berdinketa emanez gero, zozketa eginen da beraien artean.

Lehiaketan parte hartzeko sakatu hemen.

Parte hartzeko epea, 2017ko urtarrilaren 8ra arte (azken eguna).