Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskara ikasteko beken deialdi berria

Uztailaren 4ra bitartean, euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko bigarren epealdia irekita izanen da. Hain zuzen ere, 2021eko uztailaren 1etik eta 2022ko ekainaren 30era bitartean egindako ikastaroen inguruko beka eska daiteke.

Aipatutako epean, eskabideak aurkez daitezke udaletxean (arreta bulegoa irekitzen denean) edo elektronikoki hemen.

Hona hemen informazio gehiago eta deialdia.