Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Berriogoitin, konpost-egiteko bi eremu komunitario berri

Joan den uztailaren 5ean jarri ziren martxan konpost-egiteko bi eremu berri, biak ere Berriogoitin. Eremu berri hauek sortu dira Berriobeitiko Udalak, kontzejuek eta Iruñerriko Mankomunitateak sustatu duten kanpainaren barruan; eta kanpainaren helburua da hondakin organikoak tratatzeko aukera hori bultzatzea.
Horrela bada, Berriogoitik bat egin du Añezkar, Ballariain eta Oteitzarekin; eta aurrera doaz konpost-egiteko eremu berriak zabaltzeko lanak Aizoainen, Berriobeitin eta Larragetan.IMG_3994

Berriogoitin instalatu diren eremu hauek, gainera, eremuen itxitura egiteko diseinuan berrikuntza bat dute: estetika hobetzen die eta inguruan integratuago geratzen dira. Kartel bat ezarri da, bestalde, argibideak emateko konpost-egite komunitarioari eta haren abantailei buruz.
Eremuen kokapen zehatza hauxe da:
• Ergilladia kaleko 12aren parean: eremu hau da zerbitzua Berriogoitiko gune historikoari ematen diona.
• Garbikundeko Andre Mariaren kalean, Cascajo kalearen parean: Eremu hori inguruko etxeetan bizi direnei zuzendua da, bai Berriogoitikoei eta bai Berriobeitikoei.

IMG_3997