Abenduaren 18an bukatuko da Ekonomi Jardueren gaineko Zerga ordaintzeko epea

azaroa 27, 2019

Abenduaren 18an bukatuko da 2019ko Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren ordainagiria ordaintzeko epea. Ordainagiri ez-helbideratuak, berriz, udalaren webaren bidez, 948 012 012 telefonora deituz edo La Caixa edo Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan ordaindu behar dira. Ordainagiri helbideratuak abenduaren 18an zordunduko dira banku-kontuetan. Aipatutako epea iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sorraraziko dituzte eta betearazpen bidetik kobratuko dira.

Bandoa


<< atzera