Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Udalak “Europaren aldeko Zuhaitz bat” ekimenarekin bat egin du

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta (ekainaren 5a), Udalak bat egin du Europako Parlamentuak sustatutako “zuhaitz bat Europan zehar” kanpainarekin.

Kanpaina honetako ekintzetako bat udalerrian zuhaitz bat landatzea da, garapen iraunkorrari laguntzeko. Berriobeitiko Udalak hiru aranondo gorri edo prunus pisardi landatu ditu eta proiektu honetan parte hartu duten Nafarroako 34 udalerriekin bat egin du.

Ekimenak Europa Taldeak egindako manifestua jasotzen du, David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak egindako proposamen baten ondorioz. Parte hartzen duten alkate guztiek beren gain hartzen dute beren udalerrian zuhaitz bat landatzeko konpromisoa; garapen jasangarriak toki-eremuan duen garrantzia ikusaraztea eta gazteak tokiko jasangarritasunaren arloko erabakiak hartzeko prozesuetan inplikatzea.