Chuchín Ibáñezen emanaldia Kultur Etxera aldatuko da

iraila 22, 2020

Eguraldiaren inguruko iragarpen txarrak direla eta, María de Maeztu Kultur Etxera aldatuko da hasera batean aire zabalean Artikako plaza nagusian izan behar zen Chuchín Ibáñezen kontzertua. Mantendu egiten dira data eta ordua: irailak 26, larunbata, 19:00tan. Gonbidapenak lehiatilan izango dira eskuragarri 18:00etatik hasita. Leku kopuru mugatua COVID-19aren prebentzio neurriak direla eta.


<< atzera