Nafarroako Gobernuak Berriobeitiko eta Cascanteko udalekin sinatu ditu hirigintzako planak idatzi aurreko itunak

ekaina 19, 2020

José María Aierdi bigarren lehendakariorde eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak bi hitzarmen sinatu ditu Berriobeitiko eta Cascanteko udalekin udal plan orokorrak egiteko ezarritako lankidetza-hitzarmenen esparruan. Horrekin, Foru Gobernuak haien tramitazioan aurrera egin nahi du, udalerrien garapen jasangarria sustatzeko, indarrean dauden lurralde plangintzako tresnen zehaztapenekin bat.

Kontzertuak sinatzeko ekitaldian, Aierdi bigarren lehendakariordearekin batera, Izaskun Abril Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak eta bi udalerrietako alkateek ere parte hartu dute: Raúl Julio Bator eta Alberto Añon Berriobeitiko eta Cascanteko alkateek, hurrenez hurren.

Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak, maiatzaren 14an egin zen bilkuran, bi herrietako Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredua (EMOT) onetsi zituen, Hirigintzako Udal Plana egiten hasteko aukera emanez. Dokumentu honetan udalerriaren antolamendu, babes eta garapenerako beharrezkoak diren determinazioak ezarriko dira.

Lankidetza esparru horretan, Nafarroako Gobernuak laguntza tekniko iraunkorra eskaintzen die herriei, herri bakoitzaren etorkizunari eta Nafarroako lurralde esparruan duen garapenari buruz elkarrekin gogoeta egiteko. Bi udalek Lurraldea Okupatzeko Estrategia eta Eredu bat (EMOT) definitu dute herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.

Berriobeiti

Berriobeitiko Udalarekin duen hitzarmenari dagokionez, Iruñerriko metropoli-barrutian parte hartzen duen herria, herrigune tradizionalei eustea eta dagoeneko eraikita dauden etxebizitzen parkea birgaitzea sustatzea eta inguruko industrialdeak sendotzea azpimarratuko da.

Bestalde, udalerriak baditu funtsezko ingurumen-intereseko elementuak, bai dituen balioengatik, bai metropoli-eremu hori iragazkortzeko duten aukeragatik: Ezkaba mendia, Plazaolako bide berdearen pasabidea, Txulapaingo ibaia, Loza eta Itza inguruak, besteak beste.

Udal Plan Orokorra egiteko aurrekontua 200.000 eurokoa da, eta Gobernuak 160.000 euro jarri ditu.

 


<< atzera