Maiatzaren 25ean, astelehenarekin, irekiko da Haur Eskoletako aldez aurretik izena emateko epea

maiatza 22, 2020

 

Hauek dira Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan 2020-2021 ikasturterako haurrak onartzeko prozedura arautzeko Hezkuntza Departamentuak ezarritako epe eta data berriak.

– Izena emateko epea: maiatzaren 25etik ekainaren 5era   (biak barne)

– Behin-behineko zerrendaren argitalpena: uztailak 1

– Erreklamazioak aurkezteko epea: uztailaren 1etik 6ra

– Behin betiko zerrendaren argitalpena: uztailak 17

– Matrikula formalizatzea: uztailaren 17tik 24ra

Informazioa kontsultatzeko, “Hezkuntza, Haur eskolak, 2020-21ko inskripzio” atalean klik egin dezakezue.

Onarpen-prozesuari buruzko beharrezko informazio guztia (aurreinskripzioa, dokumentazioa, epeak, zerrenden argitalpena, matrikulak, ordutegiak, tarifak eta baremoak) FAMILIENTZAKO INFORMAZIO OROKORREKO dokumentuan dago eskuragarri.

Izapideak telematikoki egingo dira.

Edozein zalantza edo zailtasun izanez gero, deitu 948215631 telefonora edo, posta elektronikoz: eiberriosuso@berrioplano.es/artikahe@berrioplano.es


<< atzera