Udazkenean irekiko ditu berriz bere ateak udal antzokiak

maiatza 21, 2020

Datorren udazkenean berrartuko du bere programazioa Nafarroako Antzoki Sareko partaidea den Maria de Maeztu Kultur Etxeko entzunaretoak. Udaberri honetan Covid-19 pandemiaren ondorioz bertan behera utzitako ikuskizunak data berritan eskainiko dira, ondoko egutegi aurrikuspenaz: urriak 17 larunbata, Aché pa ti taldearen kontzertua; azaroak 8 igandea, “¡Estás en Babia!”, haurrentzako ikuskizuna Producciones Maestras antzerki taldearen eskutik; azaroak 22 igandea, “¡Luces, música, acción!”, zinea zuzeneko musikarekin Suakai taldeak eskainita; eta abenduak 27 igandea, “Oilar bat dago zure teilatuan!”, haurrentzako ikuskizuna Titiriguiri konpainiaren eskutik. Antzokira sartzeko baldintzei buruzko zehaztasunen berri emango da aldez aurretik, beti ere garai horretan indarrean egongo diren osasun aginduen arabera.

 


<< atzera