Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Euskara Zikloa: Sonakay taldearen kontzertua

2021eko ekainak 5 | 19:30

Casa de Cultura María de Maeztu de Artica

Foto evento

Flamenkoa euskaraz

Noiz: ekainak 5 (larunbata), 19:30
Non: Artikako María de Maeztu Kultur Etxea
Sarrera: doan, baina gonbidapena behar da. Sarrerak eskura egonen dira  maiatzaren 26tik aurrera. Aurretik har daitezke Kultur Etxearen atezaindegian (16:00-21:00). Pertsona bakoitzak, gehienez, 4 sarrera eskuratu ahal izanen ditu.
Aforoa egokituko da, COVIDaren inguruan ezarritako neurrien arabera.

Antolatzailea: Berriobeitiko Udala, Euskara Ziklo barruan.
Laguntzailea: Nafarroako Gobernua.


Donostiako talde flamenko bat da, sustrai ijito eta euskaldun sendoak dituena. Hasieran, euskal kantagintzaren egiazko printzak eman zituen, eta 2018an ‘Got Talent’ saioan parte hartu zutenez geroztik, izugarri famatu dira. Benito Lertxundi eta Mikel Laboa kantarien nahiz Camarón, Paco de Lucía eta flamenko munduko beste izar batzuen espirituaren oinordekotzat jotzen dute beren burua. Real Sociedad taldearen Kopa ereserkiaren egileak izan dira.