Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

I. Larrakletaren eguna arrakastatsua izan zen

Joan den urriaren 20an I. Larrakletaren Eguna (Larragetako bizikletaren eguna) ospatu zen. Oso harrera ona izan zuen, 40 bat lagunek partu hartu zuten eta.

Jaia bizikleta tailer batekin hasi zen, zulaketak eta beste arazo batzuk konpontzen irakasteko.

Txirrindula lasterketari dagokionez, hiru ibilbide izan ziren. Txikiena (0,5 km), txikiei zuzenduta, herriaren barnean abiatu zen. Bigarren ibilbidea, 10 kilometrokoa, Lotzatik eta Itzatik pasatu zen Larragetara itzuli baino lehen. Eta luzeena, 24 kilometrokoa, herri hauen artean abiatu zen, baina ibilbide gogorragoak ziren.

Eguna ondo bukatzeko, herri bazkaria izan zen.