EUSKARAREN JAIA

maiatza 20, 2013

Euskararen Jaiak astebeteko iraupena izaten du eta ibiltaria da. Ekainean ospatzen da, herriz herri, urtetik urtera tokiz aldatzen baita, betiere udalerriko herriren artean. Euskararen erabilera sustatu nahi du, bai eta Zendeako euskaldunen arteko sareak ere bai. Halaber, euskaldunak ez direnak integratu nahi ditu ele baitako jardueren bitartez, eta euskarak mendez mende gure herrietan izan duen bilakaera azaldu. Era berean, euskarak gure herri guztietan utzi duen ondarea erakutsi nahi du, mendeetan hemengo jendearen hizkuntza nagusia izan baita.


<< atzera