Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

WiFi publikoa instalatzeko lehen fasea amaitu da

RiDom enpresak amaitu du Berriobeitiko udalerrian wifi publikoa eta doakoa instalatzeko lehen fasea. Koronabirusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz atzeratuta egon arren, Kontzeju guztiek, Artikak izan ezik, Eguberrietan doako WiFi sarbidea izango dute. Artikaren kasuan, instalazioa laster eginen da, bigarren fasean.
WiFi-a instalatzeko, Udalak 15.000 euro jaso ditu, WiFi4EU bonuari dagozkionak. WiFi4EU Europako Batasunaren laguntza bat da, banda zabaleko sarbidea unibertsal bihurtzeko.

WiFi bidezko doako sarbidea honako kale hauetan jarri da: Aitzoain (Kultur Etxea/Kontzejua, Kontzejutik hurbil dauden kaleak, frontoia, frontoiaren aurrean dauden aparkalekuak), Berriogoiti (Elkartea, elkartearen aurrean dagoen plaza), Ballariain (elkartea, elkartearen aurrean dagoen plaza, elkartetik hurbil dauden kaleak), Elkarte (elkartea, elkartearen aurrean dagoen plaza, kontzeju-plaza), Berriobeiti plaza (frontoia), Berriobeiti (igerilekuak, erretegiak, frontoia, Oreinaren pasealekua -Ogiberriren ondoan), Oteiza (elkartea, elkartearen aurrean dagoen plaza, elkartetik hurbil dauden kaleak), Añezkar (elkartea, frontoia, inguruko kaleak), Larrageta (elkartea, frontoia, frontoia, pilotalekuaren inguruko kaleak) eta Lotza (elkartea, kontzejua, kontzejuaren aurrean dagoen plaza eta inguruko kaleak).