AURREKONTU PARTE HARTZAILEAK


Aurrekontu Parte‐hartzaileak erakunde publikoen eta herritarren arteko kudeaketaren aldeko apustua dira. Partaidetzarako eta kudeaketarako tresna dira eta, haren bidez, herritarrek
proposatu eta erabaki dezakete zertarako erabili udal baliabideen zati bat.
Gure udalerria hamar kontzejuk osatzen dutela kontuan harturik, Aurrekontu Parte‐hartzaileak hainbat prozesutan banatuta egituratuko dira. Prozesu bakoitza bere kasa garatuko da kontzeju bakoitzean, baina koordinaziopean. Horrela, kontzeju bakoitzak bere aurrekontuhornidura izanen du eskura eta, prozesuan, auzokideek beren proposamenak aurkeztu, eztabaidatu eta aukeratuko dituzte.

Prozesuak lau fase izanen ditu: herritarrek beren proposamenak aurkeztea (urtarrilak 21-otsailak 3), mahai teknikoak proposamenak ebaluatzea (otsailak 4-martxoak 10); herritarrek proposamenak eztabaidatzea (kontzejuetako juntek antolaturik: martxoak 11-24); eta herritarrek proposamenak bozkatzea (kontzejuetako antolaturik: martxoak 25-31).

Diru-partidak honela daude (errolda, abenduaren 1ekoa): Aitzoain (4.666,57 euro); Añezkar (2.730,26 euro); Ballariain (1.519,14 euro); Berriobeiti (6.483,26 euro); Berriogoiti (7.888,76 euro); Eldkarte (1.369,63 euro); Larrageta (1.915,36 euro); Lotza (1.728,46 euro); eta Oteitza (1.698,56 euro).


DOKUMENTAZIOA



Autorreglamentoa

Proposaketak aurkezteko eredua

Aurrekontu partehartzaileei buruzko ohar argigarria

Aurrekontu partehartzaileen bozketaren emaitzak

Bozketak martxoaren 25etik 31era egin ziren 8 kontzejutan, Añezkarreko bizilagunek ez baitzuten proposamenarik aurkeztu.

Bozkatu zuten pertsonak eta proposamen bakoitzak lortu zituen puntuak (ez botoak) izan ziren:

2019KO AURREKONTU PARTEHARTZAILEEN BOZKETAREN EMAITZAK
 
AITZOAIN BOTOAK Futbol zelaiako hesia Helduentzako Kilrol Parkea    
36 9% 78 66

BALLARIAIN

 

BOTOAK Karpa Ispiluak
23 72% 47 45

BERRIOBEITI

 

BOTOAK Sukaldaritza tailerra Rocopilis kanpaldia Menopausia tailerra
33 6% 56 44 32

BERRIOGOITI

 

BOTOAK Elkargunea  
15 2,2% 45
ELKARTE BOTOAK Gimnasia parkea  
8 50% 21

LARRAGETA

 

BOTOAK Musika Eguna Kit Animazio2 Kit Animazio1 Ludoteka Pilota Jaialdia
20 34 34 25 11 9 1
LOTZA BOTOAK Puzgarria Heskaia
26 45% 74 30
OTEITZA BOTOAK Iturria mugitu
4 8% 12

 

Orain Udaleko Sailek kudeatuko dituzte atera diren proposamenak martxan jartzeko.


ALBISTEAK