Gabon-joten I. Jaialdia

abendua 19, 2019

Artikako María de Maeztu Kultur Etxean izango da, abenduaren 27an arratsaldeko 19:30etan, Gabon-joten I. Jaialdia. Ekitaldia abenduaren 18an aurkeztu zen. Aurkezpenean Raúl Julio Bator Berriobeitiko alkateak eta Laly Jaunsoro eta María Ángeles González Navarjota elkarteko ordezkariak esku hartu zuten. Sarrerak Udal webgunean edo lehiatilan jaso daitezke. Egitarauan honako talde hauek parte hartuko dute: Escuela de Jotas de Castejón, Escuela de Jotas Camino Martínez de Tudela, Amigos de la Jota de Huarte eta grupo Coros y Danzas Brotes de Encina.

Cartel_JOTA_VILLANCICO PRINT


<< atzera