Etxebakarren babes ofizialeko 120 etxebizitza sustatu ahal izateko, beharrezkoa da etxebizitza babestuen eskatzaileen erroldan izena emanda egotea.
Azaroaren 21ean, asteartea, bilera informatiboa izango da Artigune IIIan (Artika Berri) 17:00etan.
ERROLDAKO IZEN EMATE BERRIETARAKO
1.- BALDINTZAK BETETZEA: https://www.navarra.es/home_es/Temas/Vivienda/Ciudadanos/Censo+de+vivienda/Que+es+el+censo/
2.- INSKRIPZIOA: https://administracionelectronica.navarra.es/censovivienda/
- Zentsuan telematikoki inskribatzea (PIN kodea, gako iraunkorra edo ziurtagiri digitala barne) azaroaren 30eko 24:00ak baino lehen.
- Baremoari kasu egitea eta puntuak esleitzeko orduan akatsik ez egitea, zuzena ez bada Gobernuak ukatuko baitu.
- Gure bulegora joan daitezke prozesu horretan laguntzeko
Abenduaren 1etik aurrera eta 16 egun naturaleko epean, web orri berean https://administracionelectronica.navarra.es/censovivienda/BusquedaPromocionesVigentes.aspx eman daiteke izena sustapenean.
ERROLDAN INSKRIBATUTAKOENTZAT
- Inskripzioa berrikustea eta zuzen dagoela egiaztatzea. Aldaketak azaroaren 30eko 24:00ak baino lehen egin ahal izango dituzte. Ondoren egiten dutenek ez dute sustapen honetarako balioko.
- Gure bulegora joan daitezke prozesu horretan laguntzeko.
- Abenduaren 1etik aurrera eta 16 egun naturaleko epean, web orri berean https://administracionelectronica.navarra.es/censovivienda/BusquedaPromocionesVigentes.aspx eman daiteke izena sustapenean.
YBOMA bulegora (Monasterio de Belate, 3 behea) joan daitezke prozesu horretan laguntza jasotzera (948 171 333).