Hainbat edukiontzi jarri dira arropa eta oinetakoak biltzeko

azaroa 2, 2017

Iruñerriko Mankomunitateak, Udalarekin elkarlanean, hainbat edukiontzi jarri ditu arropa erabilia eta oinetakoak biltzeko. Zerbitzua Emausko Trapuketariekin batera kudeatuko da. Edukiontzietan utzitakoa Berriozarrera eramanen da, bertan nabe berria baitute Emausko Trapuketariek. Han, materiala aukeratuko da, aprobetxamendura eta birziklapenera bideratu baino lehen.

Hona hemen zer tokitan paratu edo paratuko diren arropa eta oinetakoak biltzeko edukiontziak: Aitzoainen (San Migel plaza zk.g.), Añezkarren (Añezkarko sarrerako bidegurutzean), Berriobeitin (Purificación kalea, igerilekuen ondoan) eta Berriogoitin (Sta. Eulalia, 48).

Iruñerriko Mankomunitateak, bestalde, arropa eta oinetakoak biltzeko edukiontzi bat jarriko du Artika Berrin (Maiatzeko Plazako Amak, 39, Capraboko edukiontzi gunean).


<< atzera