‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu”: irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa

urria 20, 2020

Liburutegi publikoekin eta liburu dendekin elkarlanean antolatutako ekimen hau abian izanen da urriaren 13tik abenduaren 9ra.

Egitasmo honek helburu du euskarazko liburuak irakurtzea eta, horretarako, udal liburutegian euskarazko liburuak hartzen dituztenei sariak banatzen die.

Aurten, gainera, berritua dator programa, sari gehiagorekin.

Batetik, herri guztietako partaideen arten 500 liburu zozketatuko dira, norberak nahi duen pertsonari oparitu ahal izateko.

Bestetik, Artikako liburutegian programan parte hartzen dutenen artean ebook bat zozketatuko da.

Informazio gehiago udal liburutegian eta www.topagunea.eus/irakurri webgunean.

Laguntzailea: Nafarroako Gobernua


<< atzera