Artika

DATU JAKINGARRIAK

  • Calle de ArticaMaila historikoa: Herria.
  • Maila historikoa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: San Marcial kalea 9 p.k.31013 ArtiKa (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 38 37 93.
  • Faxa: 948 38 37 93.
  • E-Posta: concejoartica@berrioplano.es
  • Kontzejuko webgunea: http://concejoartica.blogspot.com/
  • Kontzeju-burua: Miren Nekane Gizane Ruano García.
  • Kontzeju-kideak: María Dolores Hermoso Beloqui, Ana Isabel Oteiza Huarte, Raul Julio Bator Perez, Alberto Pérez Gil.
  • Kontzejuko Ofizial Administraria: Imanol García Otamendi.
  • Iglesia de ArticaEpaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Merinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2011/12/31): 3.710 biztanle.
  • Azalera: 1,76 Km².
  • Komunikazioak: Iruñea iparraldeko ingurubidea.

KOKALEKUA

Ezkaba mendiaren behealdean dugu kokaturik Artika, Iruñeak hegoaldetik Berriozarrek ipar-mendebaldetik eta Antsoainek ekialdetik mugatzen dutelarik. Herria Argaren eskuinaldean dago, horren ibaiadarrak diren Xulapain eta Ultzama ibaien artean.

HISTORIA

Dermio honetan Brontze Arokotzat jotzen den harrizko tresna bat aurkitu zen.

Iruñeko mitrarekin loturiko lekua izan zen XI. mendeaz geroztik. Katedraleko erizaindegira zuzendu zituen apezpikuak bertako elizaren errentak, errotak eta hiribilduarenak kabildoari eman beharra zegoen bitartean. San Juan de Jerusalén-en Hospitalarioek lur puska bat erosi zuten dermio honetan eta bazituzten lurrak herrian Iruñeko Trinitario Oinutsen, Santa Engraziaren Klarisen, San Pedro de Ribasen Agustindarren Komentuek eta San Nikolaseko Kabildoak.

Bereziki aipatzekoa da Antzinako Antsoaingo Zendeako herriek frantsesen kontra Independentzi Gerran (1813an) egin zuten burruka. Felix Sarasa “Txolin” da nabarmenena, Berriogoitin sortua, Artikako Zolinena etxeko Catalina Sarasa Andrearekin ezkondua. Bere buruari prezioa jarri zioten. Errepresio frantsesa oso gogorra izan zen: Artikatik Txolinen bigarren emaztea, bere bost seme-alabekin eraman zuten Frantziara. Frantsesek erretiran herrian lapurreta egin eta ahal izan zuten guztia eraman zuten.

JAIAK

Irailaren bigarren asteburuan ospatzen dira bertako jaiak.

Aralar Deunaren harrera ere burutzen da bertan urteoro, maiatzaren bukaera partean.

KONTZEJUKO AZPIEGITURAK

  • Kontzejuko Etxea.
  • Frontoi estalia.
  • Futbito-pista.