Larrageta

DATU JAKINGARRIAK

  • Larragetako kaleaMaila historikoa: Herria.
  • Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: San Esteban kalea z/g p.k.31195 Larrageta (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 31 29.
  • E-Posta: concejos@berrioplano.es
  • Kontzeju-burua: María Aurora Mateos Martínez.
  • Kontzeju-kideak: María Pilar Beraza Huarte, Emilio Rodríguez Pociña, Cruz Oteiza Bustingorri.
  • Larragetako etxeakEpaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Merinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2011/12/31): 80 biztanle.
  • Azalera: 2,09 Km².
  • Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin bertatik kilometro bat ingurura elkartzen den tokiko errepidea.

KOKALEKUA

Izen berbereko mendiaren hegoaldean kokaturik dugu Larrageta. Añezkarrek mugatzen du ipar-mendebaldetik, Izak hegoalde eta mendebaldetik eta Lotzak ekialdetik.

HISTORIA

XVIII. mendean badakigu Udaletxea, gartzela eta eskola bazituela. XIX. mendeko udal-aldakuntzak burutu baino lehen, eta gero ere, Ansoain Zendeako kidea zen, bertako aferak eta gai esklusiboen inguruan erabakiak hartzeko nolabaiteko autonomia bazuen ere.

1847an 700 errealez hornituriko eskola zuen; parrokiako abatea bizilagunen artean izendatzen zen; bazuen garai haietan zeharbide bat bide nagusira heltzeko eta beste batzuk ondoko herrietara abiatzeko, guztiak ongi iraunarazitakoak, eta Zendeako postariak eramaten zuen bertara Iruñeko posta.

JAIAK

Abuztuaren lehenbiziko asteburuan ospatzen dira bertako jaiak.

San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Añezkar eta Oteitza herriekin bat eginez.

KONTZEJUKO AZPIEGITURAK

  • Kontzejuko Etxea.
  • Estaligabeko frontoia.

ZENDEAREN EGUNA LARRAGETA 2008