Aitzoain

DATU JAKINGARRIAK

  • Aitzoaineko etxeakMaila historikoa: Herria.
  • Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: Oronsuspe auzoa 3 p.k.31195 Aitzoain (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 31 29.
  • E-Posta: concejos@berrioplano.es
  • Kontzeju-burua: Koldo Huarte Ros.
  • Kontzeju-kideak: Maite Espinal Villanueva, Peio Bandrés Oscoz, Pedro Villanueva Lucea.
  • Epaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Aitzoaineko elizaMerinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2011/12/31): 434 biztanle.
  • Azalera: 1,94 Km².
  • Itsas mailarekiko altitudea: 451 metro.
  • Komunikazioak: N-240 errepidea (Iruñea-Donostia).

KOKALEKUA

Ezkaba mendiko mendebaldeko hegalean kokaturik dugu Aitzoaingo herria, lautada batean eta Xulapain ibaiaren ezkerreko ertzean, Berriogoiti (iparraldea), Orkoien (hegoaldea), Berriozar (ekialdea) eta Berriobeiti (mendebaldea) artean.

HISTORIA

XII. mendera arte herria Nafarroako Erregeena izan zen. XIII. mendean Narbona andreari eman zioten Abaitz herriaren truke. Gero hipotekatua izan zen eta Subitzako Inesek Martin Arbeari eman zion honek zor zion barkamenaren truke, ezin baitzuen bestela lortu.

Beranduago jendaurreko enkantean paratu zen, Iruñeko Katedralaren Ganbararen eskuetara pasatu zelarik 3.500 sosen truke. Hortaz, Ganbarari ordaindu behar zizkioten gari-zergak Aitzoaingo biztanleek. Katedraleko kalongeak jauretxea izan zuen Aitzoainen XVIII. mendean, otoizleku eta guzi. Independentziaren gerran frantsesen kontra nabarmendu zen eta horregatik mendeku eta erasoak jasan behar izan zituzten herritarrek.

Herri ondoko Oronsuspe auzoa aspalditik bazela froga daiteke. Auzo txikia, baina oso bizia; bi ermita zituen eta jauregi bat. 1849an auzoa Faltzesko bizilagun batena zen.

JAIAK

Santa Agedaren ohoretako zaindariaren jaiak otsailaren 5ean.

KONTZEJUKO AZPIEGITURAK

  • Kontzejuko Etxea.
  • Frontoi estalia.
Volver arriba