Lotza

DATU JAKINGARRIAK

  • Parque de LozaMaila historikoa: Herria.
  • Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: San Juan kalea z/g p.k.31195 Lotza (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 31 29.
  • E-Posta: concejos@berrioplano.es
  • Kontzeju-burua: Rubén Goñi Viguria.
  • Kontzeju-kideak: Jon Goñi, Esteban Nuin, Alfredo Larumbe, Alberto Nuin.
  • Paseo de LozaEpaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Merinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2011/12/31): 65 biztanle.
  • Azalera: 2,56 Km².
  • Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin Berriobeiti inguruan elkartzen den tokiko errepidea.

KOKALEKUA

Udalerriaren alderik lauenean, izen berbereko putzuaren ertzetan dago kokaturik Lotza. Añezkar eta Elkarte ditugu herriaren iparraldean, Orkoien hegoaldean, Berriobeiti ekialdean eta Itza eta Larrageta mendebaldean.

HISTORIA

Noblezia-jaurgoko hiribildua izandako lekua, XI. eta XII. mendeetan bere izeneko etxearen egoitza izan zen Oteitza. XI. mendean bere San Joango monasterioa eta bertako eliza ere Leireko abatetxeari dohaintzan eman zitzaizkion. Bertako barrutian onibarrak izan zituzten ere Iruñeko katedralak (XII. mendeaz geroztik) eta Orreagako Santa Mariak (XIII.etik).

Añezkarrenari lotua da oso Oteitzako historia, XIII. mendean Antso Azkarra erregeak zaldu aragoar bati bi herriak erosi zizkionetik. Horregatik ez dago bi herri hauen arteko muga banatzailerik ezta beren herrilurren artean ere, nahiz eta gero bakoitzak bere autonomia duen. Haurrak Añezkarko eskolara joan ohi ziren oraintsu arte.

JAIAK

Irailaren 14ean ospatzen dira Gurutze Santuaren ohoretako zaindariaren jaiak.

KONTZEJUKO AZPIEGITURAK

  • Kontzejuko Etxea.
 
Volver arriba