Oteitza

DATU JAKINGARRIAKEscudo_de_oteiza

  • Casas de OteizaMaila historikoa: Herria.
  • Maila administratiboa: Berriobeiti Udalerriko Kontzejua.
  • Kontzejuaren helbidea: San Juan kalea 6 p.k.31195 Oteitza (NAFARROA).
  • Telefonoa: 948 30 31 29.
  • E-Posta: concejos@berrioplano.es
  • Kontzeju-burua: Iban Lizarraga Blázquez .
  • Kontzeju-kideak: Maider López, José Félix Babace, Pedro Luis Larraya eta Francisco Javier Gonzalo.
  • Iglesia de OteizaEpaitegi-barrutia: Iruñea.
  • Merinaldea: Iruñea.
  • Eskualde geografikoa: Iruñerria.
  • Mankomunitatea: Iruñerriko Zerbitzu Mankomunitatea.
  • Biztanlegoa (2011/12/31): 65 biztanle.
  • Komunikazioak: N-240 (Iruñea-Donostia) errepidearekin bertatik kilometro batera elkartzen den tokiko errepidea.

KOKALEKUA

Oteitza Eltxumendiren behealdean dago kokaturik, Arga ibaiaren eskuinaldean. Xulapainek mugatzen du herria iparraldetik, Lotzak hegoaldetik, Elkartek ekialdetik eta Añezkarrek mendebaldetik.

HISTORIA

Noblezia-jaurgoko hiribildua izandako lekua, XI. eta XII. mendeetan bere izeneko etxearen egoitza izan zen Oteitza. XI. mendean bere San Joango monasterioa eta bertako eliza ere Leireko abatetxeari dohaintzan eman zitzaizkion. Bertako barrutian onibarrak izan zituzten ere Iruñeko katedralak (XII. mendeaz geroztik) eta Orreagako Santa Mariak (XIII.etik).

Añezkarrenari lotua da oso Oteitzako historia, XIII. mendean Antso Azkarra erregeak zaldu aragoar bati bi herriak erosi zizkionetik. Horregatik ez dago bi herri hauen arteko muga banatzailerik ezta beren herrilurren artean ere, nahiz eta gero bakoitzak bere autonomia duen. Haurrak Añezkarko eskolara joan ohi ziren oraintsu arte.

JAIAK

Ekainaren 24ean ospatzen dira San Joan bataiatzailearen ohorezko zaindariaren jaiak.

San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Añezkar eta Larrageta herriekin bat eginez.

KONTZEJUKO AZPIEGITURAK

  • Kontzejuko Etxea.

ZENDEAREN EGUNA OTEITZA 2010

 
 
Volver arriba