Udalerriko jendea elkartzeko eguna da Zendearen Eguna. Hamar herrietako auzokideen biltzarra baita. Irailaren bigarren hamabostaldian egiten da, larunbatez. Ospakizuna herriz herri egiten da, festa Zendea osokoa dela nabarmentzeko. Egun osoan izaten dira ekitaldiak, eta jende guztiarentzat izaten dira.
EUSKARAREN JAIA
Euskararen Jaiak astebeteko iraupena izaten du eta ibiltaria da. Ekainean ospatzen da, herriz herri, urtetik urtera tokiz aldatzen baita, betiere udalerriko herriren artean. Euskararen erabilera sustatu nahi du, bai eta Zendeako euskaldunen arteko sareak ere bai. Halaber, euskaldunak ez direnak…
OLENTZERO (ARTIKA)
Abenduaren 24an ospatzen da.
ERREGE MAGOAK (BERRIOBEITI)
Urtarrilak 5.
SAN JOAN EBANJELARIA
Bezperan, hau da, ekainaren 23an, zenbait lekutan, udako solstizioko su garbigarriak pizten dira.
AGATE DEUNA (AITZOAIN)
Otsailak 5
DOMU SANTU EGUNA
Azaroaren 1ean, Berriobeitin, “Castañé” izeneko festa egiten da. Auzokideak eskean joaten dira karrikaz karrika, eta, gero, elkartean eta Kontzeju Etxean biltzen dira udazkeneko gaztaina erreak jateko.