• PLANOA – BERRIOBEITIKO BIDEXKEN GIDA

    Sartu esteka honetan eta Berriobeitiko Udaleko bidexken plano-gida deskargatuko duzu. Halaber, ale inprimatu bat eska dezakezu Berriobeitiko Udaletxean.

  • BESTE GAUZA ERAKARGARRI BATZUK

    Badago Berriobeitiko Bidexka Naturalistikoen plano-gida bat, Berriobeitiko Udalak plazaratua. Bost ibilbide dira guztira, hau da, ia Berriobeiti Zendea guztia hartzen duen sare bat da, bidexkaz eta bidez osaturik. Hona hemen ibilbideak: Ezkaba mendi. Ibilbide honek balio handia du ingurumenari dagokionez. Hainbat herri lotzen ditu, hala nola Artika, Berriozar, Berriogoiti, Berriobeiti eta Aitzoain. Artikatik abiatuta, Ezkaba
    irakurri gehiago

  • 1. BIDEZIDORRA “EZKABA” (ARTIKA, BERRIOZAR, BERRIOGOITI ETA AITZOAIN LOTZEN DITU)

    Denbora: 2 ordu. Luzera: 10,2 Km. Desnibela: 45 metro. Zailtasuna: Erdikoa. 2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.

  • 2. BIDEZIDORRA “IRUÑEKO MUGA” (BERRIOBEITI, LOTZA, IRUÑEKO MUGA)

    Denbora: ordu bat eta 15 minutu. Luzera: 6,55 Km. Desnibela: 42 metro. Zailtasuna: Erraza. 2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.  

  • 3. BIDEZIDORRA “IZAKO PUTZUA” (AÑEZKAR, LARRAGETA, IZAKO PUTZUA, LOTZA)

    Denbora: 2 ordu. Luzera: 9,2 Km. Desnibela: 42 metro. Zailtasuna: Erraza. 2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.  

  • 4. BIDEZIDORRA “PLAZAOLA” (AÑEZKAR, OTEITZA, ELKARTE, BALLARIAIN, BERRIOGOITI. AINTZINEKO PLAZAOLAREN BIDEA ETA ALTXONBIDEA ERE ZEHARKATZEN DITU)

    Denbora: 2 ordu. Luzera: 10,55 Km. Desnibela: 85 metro. Zailtasuna: Erdikoa. 2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.

  • 5. BIDEZIDORRA “ALTXONBIDEA” (BERRIOBEITI, AÑEZKAR, IRUÑEKO MUGA)

    Denbora: 2 ordu. Luzera: 10 Km. Desnibela: 45 metro. Zailtasuna: Erraza. 2005ean argitara emandako gida-planoan ibilbidea zehatz-mehatz azaldurik ageri da. Gida eskura dago Berriobeitiko Udaletxean. Beraz, Udaletxera jo, ale bat eskuratu nahi izanez gero.

  • IRUÑERRIKO ITZULIA

    Gainera, Zendea ere ageri da “Iruñerriko itzulia” esaten zaion ibilbidean (G.R. 220 bidea), hau da, Iruñerria inguruz inguru lotzen duen ibilbidean, bere garaian Nafarroako Mendi Federazioak moldatua eta seinaleztatua. Bide puska bat gure udalerrian barna doa, izen bereko topo-gidan ageri den bezalaxe. Delako topo-gida hori Federazioak 2000n argitara eman zuen, Iruñerriko mankomunitatearekin elkarlanean.