Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 5a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Izen berbereko mendiaren behealdean kokaturik, Ezkide izenez ere ezagutua dena, Xulapainek mugatzen du Añezkar iparraldetik. Lotza eta Larrageta ditugu herriaren hegoalde partean, Oteitza ekialdean eta Sarasa (Itza Zendea) mendebaldean.
Diccionario de Antigüedades del Reino de Navarra" obran esaten denez, Antso Azkarrak Nafarroan herri eta gazteluak zituzten Aragoako zaldun batzuei erosi zien Oteitzarekin batera. XV. mendearen lehenbiziko herenean herriak harri erauntsi gogorrak jasan zituen eta horregatik izugarri pobretu zen. Hori zela eta Karlos III.ak zergak barkatu zizkien.
Mendiaren gainaldean San Salbadorren omeneko basilika bat izan zen. Monje batek zaintzen zuen eta batzuetan serora batek (lekua zaintzen zuen eremuzale moduko bat). Bertako bizilagunak basilikara erromeria egiten jarraitu zuten, harri hondar bihurtu eta gero ere. Gaur ez da ia arrastorik geratzen eta gauza bera gertatzen da noizpait, inguruko toponimiak frogatzen duenez, izan zen gazteluarekin.
XIX. mendearen erdi partea baino lehen haurrentzako eskola bazuen eta bertara biltzen ziren Oteitza, Elkarte eta Larragetakoak.
Irailaren 8an ospatzen dira Jaunaren Jaiotzaren ohoretako zaindariaren jaiak.
San Isidroren erromeria ere burutzen da urtero, maiatzaren 15ean, Oteitza eta Larrageta herriekin bat eginez.