Eguraldia |CASTELLANO | 2010eko irailaren 6a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Ezkaba mendiaren behealdean dugu kokaturik Artika, Iruñeak hegoaldetik Berriozarrek ipar-mendebaldetik eta Antsoainek ekialdetik mugatzen dutelarik. Herria Argaren eskuinaldean dago, horren ibaiadarrak diren Xulapain eta Ultzama ibaien artean.
Dermio honetan Brontze Arokotzat jotzen den harrizko tresna bat aurkitu zen.
Iruñeko mitrarekin loturiko lekua izan zen XI. mendeaz geroztik. Katedraleko erizaindegira zuzendu zituen apezpikuak bertako elizaren errentak, errotak eta hiribilduarenak kabildoari eman beharra zegoen bitartean. San Juan de Jerusalén-en Hospitalarioek lur puska bat erosi zuten dermio honetan eta bazituzten lurrak herrian Iruñeko Trinitario Oinutsen, Santa Engraziaren Klarisen, San Pedro de Ribasen Agustindarren Komentuek eta San Nikolaseko Kabildoak.
Bereziki aipatzekoa da Antzinako Antsoaingo Zendeako herriek frantsesen kontra Independentzi Gerran (1813an) egin zuten burruka. Felix Sarasa "Txolin" da nabarmenena, Berriogoitin sortua, Artikako Zolinena etxeko Catalina Sarasa Andrearekin ezkondua. Bere buruari prezioa jarri zioten. Errepresio frantsesa oso gogorra izan zen: Artikatik Txolinen bigarren emaztea, bere bost seme-alabekin eraman zuten Frantziara. Frantsesek erretiran herrian lapurreta egin eta ahal izan zuten guztia eraman zuten.
Irailaren bigarren asteburuan ospatzen dira bertako jaiak.
Aralar Deunaren harrera ere burutzen da bertan urteoro, maiatzaren bukaera partean.