Eguraldia |CASTELLANO | 2012ko otsailaren 7a
aquí esta la fecha
Maila historikoa: Herria.
Epaitegi-barrutia: Iruñea.Xulapain ibaiaren ertzean kokaturik, Ballariain eta Berriogoitik mugatzen dute Berriobeiti iparraldetik. Hegoalde partean Lotza eta Orkoien ditugu, ekialdean Aitzoain eta Elkarte mendebaldean.
XIII. mendetik baditugu leku honi buruzko berriak, garai horretan handikiak eta elizgizonak borrokan baitzebiltzan bertako eskubideengatik. Ganbarako kalonje Artxidiakonoak 1292an eskuratu zuen enkante irekian. Geroago, gari-erreguka zergak ordainarazteko eskubidea Orreagako Ostetxeak bereganatu zuen.
Ganbarako Artxidiakonoak 1798rarte kobratzen zituen Aldabe etxean eta Sudurrarenan. Besollako markesak ere bazituen bere eskubideak. Miguel de Arizcunek 1535ean bazituen zenbait jauregi. XVIII. Mendean jabea Juan de Berrio zen, Lakidainen sortua, Larrageta ondoan.
XX. mendearen hastapenetan bazuen dagoeneko Berriobeitik inguruko bost herrientzako eskola.
Maitzaren 15ean ospatzen dira San Isidroren ohoretako zaindariaren jaiak.
Komesaindu egunean (Santu guztien eguna, azaroaren 1ean), Berriobeitin gaztain-jatea egiten dute. Auzokideak elkartean eta kontzeju etxean biltzen dira, udazkeneko gaztaina erreak jateko.